Lekeitioko alde historikoa betidanik izan da oinezkoentzako lehentasunezko eremua baina, “hori lortzeko, urteetan zehar trafikoa kudeatzeko sistema ezberdinak ezarri dira”. Eremua bere horretan mantentze aldera hala ere, inguruko bizilagun eta merkataritza negozioek posible izan dute gunerako sarrerak eta irteerak egin ahal izatea, euren egunerokotasunerako. “Hala ere, azken urteotan trafikoa handituz joan da –berau arautzeko ordenantza berria osatzera eraman duena–” eta erabaki berriak har-tzeko beharra ikusi da. Sarrera eta irteerak ahlabidetzea posible egingo duen sistema, ibilgailuen matrikulak irakurriko dituena kameren bitartez, uztailaen 10ean sartuko da martxan, datorren astelehenean han zuzen.

Lekeitioko Udaletik argudiatu dutenaren arabera. “kontuan izan behar da Lekeitioko gune hori zeharkatzen duten ibilgailuek urbanizazio elementuak hondatzen dituztela, galtzada-harriak eta espaloiak batez ere”. Eta orain arte erabiltzen zen pibote sistemak traba handiak sortarazten zizkien larrialdietako ibilgailuei –suhiltzaileak edota anbulantziak adibidez– sartu behar zirenean. “Gainera, arazo mekanikoak ere ohikoak ziren”. Martxan jarriko den sistema berriak, aldiz, “sarrera-irteeren eraginkortasuna bermatuko da. Momentuz, matrikula irakurketa sistema soilik Arranegi eta honen inguruko kaleak hartzen dituen alde zaharreko gunean ezarriko da”.

Datorren astelehentik aurrera trafikoa kudeatzeko sistema berria martxan egongo da “Gamarra, tala, Txatxo kaia eta Arranegiko sarreretan”. Erabiler ere mugatua izango da, izan ere alde zaharrera sartu eta irtetzeko ordu erdi baino ez delako utziko, igande eta jaiegunei dagozkienez. Alde Zaharrean sarrera irekita egongo da erabiltzaile guztientzat astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 13:00etara bitartean. Baina, ordutegi horretatik kanpo eta igande eta jai egunetan soilik baimenduak sartu ahalko dira. Azken horiek gehienez ere 30 minutu egon ahal izango dira. “Era berean, baimendu bakoitza sarrera zehatz batetik sartu ahalko da, erroldatuta dagoen etxebizitzatik gertuen dagoena hain zuzen”.

Erabiltzaileak

Segurtasuna bermatze aldera, Lekeitioko alde zaharreko eremu guztian zehar 20 km/orduko abiaduran gidatu ahalko da gehienez ere. Eta zehaztu dutenaren arabera, “Alde Historikoko etxebizitza batean erroldatuta dauden pertsona fisikoak edo bertan egoitza duen pertsona juridikoak; gunean dauden merkatal edo ostalaritzako lokalen titularrak; lokalak alde horretan eduki ez arren, ondasunak edo zerbitzuak etxerik etxe banatzen dituztenak; konponketak eta obrak egiten dituzten enpresak; udalerrian auto-taxi lizentziak dituzten titularrak; zerbitzu bereziak eta larrialdikoak eota Plazapeko garajean emakida duten titularrak” izango dira erabiltzaileak.

Sistema berriaren erabiltzaile izateko baimenak Lekeitioko udal bulego orokorretan eskatu ahal dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian. Isunen gainean zera azaldu dute udaleko bozeramaileek: “ordutegiz kanpo eta baimen gabe Alde Historikoan sartzen diren ibilgailuek isuna jasoko dute. Hala ere, salbuespeneko sarrerak egiteko aukera egongo da, beti ere aurretiaz udaltzaingora eskaera bidaliz”.

Oharra

Ordutegia. Alde zaharrean sarrera irekita egongo da erabiltzaile guztientzat “astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 13:00etara bitartean”. Baina, ordutegi horretatik kanpo eta igande eta jai egunetan soilik baimenduak sartu ahalko dira. “Azken horiek gehienez ere 30 minutu” egon ahal izango direla zehaztu dute Lekeitioko Udaletik. Jakinarazi dutenez,bestetik, ordutegiz kanpo eta baimen gabe alde historikoan sartzen diren ibilgailuek isuna jasoko dute.