Bizkaiko Foru Aldundiaren Beaz erakundearen BiOK! delako proiektuak erronka berria du Urdaibain. Behargintza Bermeok, Lanbide Gernikak eta Egoin enpresak indarrak batu dituzte zurezko eraikuntza industrializatuaren ingurumen-inpaktua neurtu eta kontrolatzeko. Edozein ekintzailek, startupek, ETEk, teknologia-zentrok edo unibertsitatek parte hartu ahal izango dute egitasmoan, “baldin eta partzialki edo osorik konpontzen lagun dezakeen proposamen batekin ematen badute”

Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 28a baino arinago izan goda eta bizkaikoak.eus plataformaren bidez aurkeztu beharko dira talde edo narbanakoen ideiak. “Proiekturik onenak aukeratzeko, ebaluazio-talde bat eratuko da hautaketa-prozesua burutuko duten Egoinek eta Beaz taldeetako pertsonekin”, antolatzaileek zehaztu dutenez. Proiektu finalistek In factory innovation trip baterako sorkuntzarako tailer batean parte hartuko dute iraileko bi egunetan zehar. “Ebaluazio-taldeak proposamen finalista bakoitzaren alderdi hauek baloratuko ditu”, besteak beste berrikuntza, eraikuntza-maila, taldea, epeak, bideragarritasuna eta proiektuaren irismena. Irabazleek 15.000 euros poltsikoratu ahal izango dituzte.