Itsasadarraren historia industriala itsasontziz ezagutzeko aukera eskainiko du Barakaldok
Itsasadarraren historia industriala ezagutzera emateko modu berezi bat eskainiko du Barakaldoko Udalak. Aurrekoetan izandako arrakasta kontuan izanda, berriz eskainiko ditu itsasontzizko bisita gidatuak Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Luis Choya Almaraz Zentroak eta Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioari esker. Udalak antolatu ohi dituen
Dagoeneko zabalik dago ekimenean izena emateko epea. Horretarako: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ) 010; beste herrietatik deituz gero: 944 789 200.
Itsasontziz egiten dira ibilbide gidatuak, eta bisitariak industria nagusi zen garaiko Barakaldora eramatea dute xede, udalerrian lantegi piloa zegoen garaia eta historia hurbila ezagut dezaten. Irteeraj hilaren 22an - egun honetan bi irteera izango dira, bata, 10:15ean eta bestea, berriz, 12:45ean - eta uztailaren 29an. Irailean, 9an, 16an eta 23an. Itsasontzia 10:00etan irtengo da Porturen dartsenatik (Erandiorako gasolinoa geratzen den lekuaren aldamenean), eta ibilaldiak bi ordu iraungo du.
Ostegunetik uztailaren 13ra, uztaileko ibilbideetako tokiak hartzeko zozketarako aurreinskripzioa egin ahal izango da. Orduantxe atxikiko zaie eskatzaileei zenbaki bana uztailaren 14an egingo den zozketarako. Uztailaren 18an eta 19an, zozketan tokia egokitu zaienei deituko zaie, baiezta dezaten. Bidaia bakoitzean 2,00 euro ordaindu behar dira, baina erretiratuek, pentsiodunek, langabetuek eta 7-12 urteko umeek euro 1 ordainduko dute, % 50eko deskontua baitute. 0-6 urteko umeentzat, ordea, doan izango da.
Iraileko bidaietarako izen-emateak
Abuztuaren 16tik 28ra arte beste epe bat zabalduko da iraileko ibilbideetako plaza-zozketan izena emateko. Orduantxe atxikiko zaie eskatzaileei zenbaki bana irailaren 29an egingo den zozketarako. Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean telefonoz hots egingo zaie zozketan atera diren zenbakiak dauzkaten eskatzaileei, tokia esleitzeko.
Temas
Más en Bizkaia
-
En imágenes: la Ertzaintza carga en Bilbao contra activistas de la Global Sumund Flotilla
-
Bizkaia reúne en Bilbao a más de 50 familias de acogida en una jornada para celebrar el valor de cuidar y acompañar
-
Bizkaia refuerza la conservación de la pottoka y la raza pirenaica con una subasta en Gorliz
-
Desembarco desde Burdeos a Bilbao por carretera: "Hemos hecho seis horas de viaje en bus"