Etxebizitzak birgaitzeko 340 dirulaguntza emango ditu Barakaldok
Aurrera darrai Barakaldoko Udalak herritarren ongizaterako neurriak hartzeko erronkan. Horren harira, oraingo honetan etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntzen deialdi bat irekiko du.
Konkretuki, Barakaldoko Udalak eraikinak birgaitzeko laguntzak ematea onartu zuen joan den asteartean, ekainaren 30ean. Udal funtsetako 440.360,57 euroko partida du. Iaz 630 eskaera partikular jaso ziren, Barakaldoko 76 auzo-erkidegotan bilduta.
Horietatik, 344 eman dira. Barakaldoko Udaleko informazio-batzordeak oraindik eratu gabe daudenez eta uztailerako aurreikusitako antolaketa-osoko bilkuran eratuko direnez, Amaia del Campo alkateak Bozeramaileen Batzar bat deitu du izapidea onartu ahal izateko eta laguntzak beren etxebizitzetan irisgarritasuna, segurtasuna edo energia-eraginkortasuna hobetzeko obrak finantzatzeko laguntza horiek eskatu zituzten barakaldarrengana ahalik eta lasterren iristeko. Hala, 344 eskabide partikular onartu dira, 440.360,57 euroko zenbatekoarekin, honela banatuta:
- Lehenengo dirulaguntza: 11.145 euro segurtasuna hobetzeko (5 eskaera onartu dira)
- Bigarren dirulaguntza: 110.500 euro irisgarritasuna hobetzeko (107 eskaera onartu dira)
- Hirugarren dirulaguntza: 115.000 euro bizigarritasuna hobetzeko (103 eskaera onartu dira)
- Laugarren dirulaguntza: 203.715,52 euro Energia Efizientziarako (129 eskaera eman dira)
Barakaldoko Udalak eskainitako dirulaguntza horiek 2022an eskatutakoei dagozkie, aurrekontua 240.360 euro handitu baitzen 2021eko deialdiarekin alderatuta. Beraz, eskaerak 2021ean jasotako 443 eskaeretatik egungo 630etara handitu dira.