Gero eta gutxiago falta da Orconerako proiektua errealitate bihurtzeko. Dagoeneko ikus daiteke etorkizuneko kristalezko pabilioi berrien egitura, orain dagoenari lotuko zaiona. Horrela, bada, Barakaldok industria-erakusketa eremu berri bat gehiago izango du, bai eta bisitarientzako eta auzoko bizilagunentzako aldeak ere.

Gaur goizean iragarri du jarduneko alkate Amaia del Campok normaltasunez doazela lanak aurrera. "Industriaren Museo izenaz ezagutzen dugun Euskadiko Industria Ondare Higigarriaren Orconera-Lutxana bilduma dago han bi pabilioitan banatuta, eta kultur erakunde iraunkor eta irekia izan nahi du, komunitatearen interes orokorrera bideratua, Eusko Jaurlaritzaren ardurapean. Euskadiko industriaren bilakaera erakustea du helburu, aldaketa teknologikoei eta lantegiei esker burutu den garapen ekonomikoa", gogoratu du.

Gaur egun, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bi pabiloi dauzka egokituta Orconeran: hegoaldeko pabiloian bisitatzeko moduko biltegia dago, eta iparraldeko pabiloian, ostera, bildumaren gordailua. Joan den urtarrilean onartu zen proiektua osatzeko obra lizentzia, orain dauden bi pabilioiak lotuko dituzten kristalezko bi pabilioi berri eraikitzean datzana.

"32 metro zabal dituen lursailean ari dira eraikitzen bi pabilioi berriak. Ekipamendu berriaren barrualdean espazio irekiak sortuko dira, eta industria-ondarearen piezak erakusteko aukera desberdinak emango dituzte. Bi solairutan banatuta, erakusketak. administrazioa, bisiariak eta biltegia hartzeko lekua izango da, bai eta Lutxanako bizilagunek erabiltzekoa ere, hori agindu baikenien hango auzotarrei", nabarmendu du Del Campok. 

3.143.000 euroko zenbatekoan adjudikatu zituen Eusko Jaurlaritzak lanak, eta 2024ko seihlelkoan amaituko dira.