Deriok gaur irekiko ditu kanpoko igerilekuak
Larunbat honetan bertan, ekainaren 10ean, irekiko ditu Deriok kanpoko igerilekuak. Ohi bezala hiru hilabetez, irailaren 10era arte konkretuki, egongo dira zabalik. Udalak iazko prezioak izoztu egin ditu, hau da, abonuek 2022an zeukaten prezio berdina izango dute aurten.
Derion erroldatutako pertsonek bi aukera izango dituzte: familiako abonua, 71,69 euroko prezioa izango duena, edota banakako abonua, zeinak 35,84 euroko prezioa izango duen 18 urtetik beherakoentzat eta 51,21 eurokoa 18 urtetik gorakoentzat. Erroldatuta ez daudenek, aldiz, 97,29 euro ordaindu beharko dituzte familiako abonua nahi izatekotan; banakako abonuak, berriz, 56,33 euro balioko du 18 urtetik beherakoentzat eta 76,81 euro 18 urtetik gorakoentzat.
Pertsona erroldatuek zein ez erroldatuek eguneko sarrerak erosi ahal izango dituzte (helduak 5 euro, umeak 4 euro). 10 erabilera egiteko 35 euroko bonuak egongo dira. Prezioa berdina izango da erroldatutako eta erroldatu gabeko pertsonentzat, eta pertsona desberdinek erabili ahal izango dituzte (ez dira izendunak).
Aipatu behar da, halaber, igerilarientzako ordutegia mantenduko dela, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 11:00etara.
Abonuak eskuratzeko epea uztailaren 27ra arte egongo da zabalik. Horretarako, interesa duten pertsonak Udal Kiroldegira hurbildu daitezke. Izena emateko ordutegia 9:00etatik 21:00etara izango da. Era berean, 94 454 01 59 / 94 656 73 23 telefono zenbakia eta kirol@deriokoudala.net posta elektronikoa ere jarri dira erabilgarri bizilagunei arreta emateko.
Era berean, gogoratu behar da, azken urteetan bezala, igerilekuak irekitzeak aukera emango diola derioztar bati sorosle gisa lan egiteko, Derioko Udalak urtero onartzen duen Enplegu Planaren bidez. Kontratua 3 hilabetekoa izango da.
Udalak arduraz jokatzeko deia egin du, igerilekuetako arauak bete daitezen eta instalazioak ahalik eta baldintza onenetan egon daitezen.
Amaitzeko, abuztuanDUK itxita egongo dela ohiko mantentze lanak egiteko.
Temas
Más en Bizkaia
- 
                
                                        Bizkaia apuntala la actividad económica ante la incertidumbre global en su presupuesto para 2026
- 
                
                                        Bilbobus reordena su servicio: amplia dos líneas, suma 14 paradas y ofrece más cobertura a Miribilla y Zorrotzaurre
- 
                
                                        "Una vecina de Marzana estuvo el sábado pasado sin dormir hasta las dos de la mañana porque el bar de abajo tenía prácticamente una rave"
- 
                
                                        El cuento que une a la escuela más pequeña de Bizkaia con una familia refugiada en Gaza