Gaurtik hasita eta datorren ingandera arte, Santurtzik Jon Koldo Fernández García de Iturrospe 'Aretillo' II. bienala jasoko du. Kaia Santurtziko Historiazaleak elkarteak antolatutako ekitaldia hiru egunez luzatuko da, eta arrantzaleen kofradian egingo da.
Egitaraua ostiral honetan hasiko da, 18:00etan, Lagun Zaharrak abesbatzaren emanaldiaren bidez. Horren ostean, Pedro Martínek “Barriada de Pescadores 1900-2015: De la miseria a la dignidad” hitzaldia eskainiko digu, non Santurtzik izan duen bilakaera eta eman dituen aurrerapausoen berri emango baitigu.
Hilaren 10ean, larunbata, hiru hitzaldi izango ditugu. Lehenengoa, “20 años de naufragios, lemanes y pescadores”, Aurelio Gutiérrezen eskutik izango da, 10:30ean. Horren ondoren, Javier Escuderok hartuko du txanda “Embarcaciones de pesca de Santurtzi: Pesca de bajura” hitzaldia eskaintzeko, non herriko ontziei buruz arituko baita. Bukatzeko, Carlos Glariak emango du “Litoral, Artes de pesca, Terminología y Tradiciones” hitzaldia, arrantzaren tradizioen berri emateko.
Bigarren edizio horri amaiera emateko, igandean, 10:30ean, bisita gidatua izango da Santurtziko kostaldean zehar.
Mentxu, Karmengo jaietako protagonista
Bestalde, Karmengo jaiek badute kartel irabazlea eta protagonista Mentxu da, herrian hain maitatua dena. Jaiak aurten uztailaren 14an itzuliko dira Santurtzira, jende guztiarentzako jarduera ugari izango dituzten 10 egunez gozatzeko. Aurten, Asier Martínez Perak egindako lana saritu dute, Mentxu udalerriko ikonoa protagonista duen kartela. Horrez gain, Ana Roscónek eta Mónicak irabazi dituztela akzesitak jakinarazi dute gaur.
Guztira 22 kartel aurkeztu dira eta interesa duten guztiek ikusgai izango dituzte Casa Torre jauregiko Rompeolas aretoan.