Barakaldoko Udalak 911.000 euroko aurrekontua bideratu egin du Gorostitzako kiroldegian kirol anitzeko pabilioi berri bat sortzeko. Horretarako, lehengo patin-hockeyko pista zeharo eraberritu egin dute, eta espazioa itxi delarik, hockeyaz gainera, areto futbola eta saskibaloia bezalako kirolak praktikatu ahal izango dira, besteak beste. Dagoeneko martxan dago pabilioia.
Joan den udan hasi zituzten lanak, eta 900.000 euroko inbertsioa egin da. Gurutzeta Hockey Kluba, Baratzalde Patinajeak eta areto futboleko Boskozaleak kluba hasita daude instalazioak erabiltzen.
Kirol instalazio horietan aritzen diren klubek behin eta berriro eskatu izan duten obretako bat da hori, lurzorua oso narriatua zegoelako eta haizeak gogor jotzen duelako. Alde horretatik, espazioa guztiz ixteko aukera aztertu zen, jolas-gunea egonkorragoa, seguruagoa eta erosoagoa izateaz gainera, Barakaldo Kirolak-eko erabiltzaileek kirol-aukerak ugariagoak izan zitzaten. Lurzorua zeharo itxi eta konpontzeaz gainera, ikusleentzako lau harmaila txiki egingo dira mendebaldeko aldean.
Hormigoizko bloke prefabrikatuz itxi da eraikina. Gainera, argiteria osoa aldatu dute, bai eta, besteak beste, suteak detektatzeko eta aireztatzeko guneak sortu ere. Azkenik, ateez, saskibaloiko saski erretraktilez, sare eta babesez hornitu dute espazioa, eta hiru pistak markartu dituzte: hockey, areto-futbol eta saskibaoikoak, alegia.
Instalazio eraberrituak beste edozein kirol-instalazioren modura erabili ahal izango dira: Barakaldo Kirolak-en bitarez areto-futbolerako eta saskibaloirako erreserba eginez.