Síguenos en redes sociales:

Deriok larunbatean irekiko ditu kanpoko igerilekuak

Derioko Udalak datorren larunbatean, ekainak 10, irekiko ditu kanpoko igerilekuak irailaren 10era arte. Gainera, aurreko urteko tarifak mantenduko ditu aurten. Familiako abonuak 71,69 euroko prezioa izango du erroldatutako pertsonen kasuan, eta banakako abonuak, aldiz, 35,84 euroko prezioa izango dute 18 utetik beherakoentzako, eta 51,21 eurokoa 18 urtetik gorakoentzako. Erroldatuta ez dauden pertsonen kasuan, familiako abonuak 97,29 euroko prezioa izango du, eta banakako abonuak, aldiz, 56,33 eurokoa 18 urtetik beherakoentzat eta 76,81 eurokoa 18 urtetik gorakoentzat.

Pertsona erroldatuek zein ez erroldatuek eguneko sarrerak erosi ahal izango dituzte (helduak 5 euro, umeak 4 euro). 10 erabilera egiteko 35 euroko bonuak egongo dira. Prezioa berdina izango da erroldatutako eta erroldatu gabeko pertsonentzat, eta pertsona desberdinek erabili ahal izango dituzte (ez dira izendunak).

Aipatu behar da, halaber, igerilarientzako ordutegia mantenduko dela, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 11:00etara.

Abonuak eskuratzeko epea uztailaren 27ra arte egongo da zabalik. Horretarako, interesa duten pertsonak Udal Kiroldegira hurbildu daitezke. Izena emateko ordutegia 9:00etatik 21:00etara izango da. Era berean, 94 454 01 59 / 94 656 73 23 telefono zenbakia eta kirol@deriokoudala.net posta elektronikoa ere jarri dira erabilgarri bizilagunei arreta emateko.

Era berean, gogoratu behar da, azken urteetan bezala, igerilekuak irekitzeak aukera emango diola derioztar bati sorosle gisa lan egiteko, Derioko Udalak urtero onartzen duen Enplegu Planaren bidez. Kontratua 3 hilabetekoa izango da.

Udalak arduraz jokatzeko deia egin du, igerilekuetako arauak bete daitezen eta instalazioak ahalik eta baldintza onenetan egon daitezen. Amaitzeko, abuztuanDUK itxita egongo dela ohiko mantentze lanak egiteko.