Síguenos en redes sociales:

Ostegunean irekiko ditu Barakaldok Gorostitzako kanpoko igerilekuak

Astearte honetan goizean, Barakaldoko Kirolakeko buru Iñigo Asensiok udako kanpaina aurkeztu egin du. Bertan ezagutarazi du datorren ostegunean, ekainaren hasierarekin batera, Gorostitzako kanpoko igerilekuak zabalduko dituela Barakaldoko Udalak. Ohi bezala, irailaren 15era arte erabili ahal izango dira. Horrez gain, udan zehar eskainiko diren kirol-ikastaro desberdinetarako 677 plaza egongo direla azaldu du.

Goizeko 10:30etik arratseko 20:45era bitartean zabalduko dituzte kanpoko igerilekuak, astelehenetik igandera. Kanpoko igerilekuak atontzen 550.000 eurotik gorako inbertsioa egin ondoren, aurten ere uda osoan egongo dira zabalik astelehenetik larunbatera, 8:15etik 21:30era. Igande eta jaiegunetan, ordea, 8:15etik 14:00etara. "Edonola ere, abuztuaren 1etik 15era itxita egon beharko dute mantentze-lanak egiteko". 

Bestalde, Lasesarreko igerileku estaliak zabalik egongo dira (astelehenetik igandera, jaiegunak barne) 7:15etik 22:00etara (larunbatetan, ordea, 8:15etik, eta igande eta jaiegunetan 21:00etara arte).

'Udan mugi zaitez' doako jarduerak

Aurreko urteetan bezala, doako kirol-jarduerak antolatzen ditu Barakaldo Kirolak-ek Lasearreko futbol-zelaian eta kiroldegiko kanpoaldean. Asteartetik ostegunera garatuko dira jarduerak, eta 16 urtetik gorako Barakaldoko Kirolak-eko abonatuentzat eta abonatu ez direnentzat izango dira.

Uztailean, asteartero izango da Pilates (10:00 - 10:50) eta Quemacalorías (11:00 - 11:50), eta ostegunetan, berriz, Cardio-Xtren (10:00 - 10:50) eta luzaketak (11:00etan eta 11:50ean).

320 toki eskainiko ditu Barakaldo Kirolak-ek erabat doakoa den programa honetan. Jarduera horietan izena emateko, deitu 944 789 904 telefono zenbakira, ekainaren 26tik aurrera. Izen-ematea bi lagunentzat egin ahal izango da.

Udako ikastaro trinkoak

Kanpoko igerilekuak zabaltzearekin batera, igeriketako hainbat ikastaro trinko jarriko ditu abian Barakaldo Kirolak-ek uztailetik abuztura. Lasesarreko kiroldegian, 6 urtetik gorako neska-mutilentzako ikastaroak, bai eta helduei zuzendutakoak ere. Guztira, 156 toki eskainiko dira, eta izen-emateak, ekainaren 20an eta 21ean, abonatuentzat. Ekainaren 22an izango da tokien zozketa, eta egun horretatik aurrera, libre geratu diren tokiak zozketatuko dira abonatuen eta abonatu ez direnen artean. 39,20 euro ordaindu beharko dute abonatuek, eta 61.200 euro, berriz, abonatu ez direnek.

Kirol anitzeko koloniak neska-mutilentzat

Horiez gainera, 60 toki eskainiko ditu Gorostitzako kiroldegiak 8tik 14 urtera bitarteko neska-mutilentzat, kirol anitzeko kolonietan. Euskaraz nahi elebietan (gaztelania eta euskara) egitea dago jarduera, 9:30etik 14:00etara. Uztail osoan (3tik 28ra), Herri Kirolez, tenisaz, voleibolaz, badmintonaz, futbolaz, eskubaloiaz eta ur-jokoez gozatu ahal izango da. Datorren ekainaren 20tik aurrera emango dute izena abonatuek, eta 21etik aurrera, ordea, abonatu ez direnek. 69,80 euro ordaindu beharko dute abonatuek, eta 100,85 euro, berriz, abonatu ez direnek.

Gorostitzako kiroldegian, tenisean aritu ahal izango dira 7tik 16 urtera bitarteko neska-mutilak, uztailaren 3tik 28ra. Bi modalitatean arituko dira; hastapenekoan 11:00etatik 12:00etara, eta hobekuntzakoan, 12:00etatik 13:00etara.  Ekainaren 20an emango dute izena abonatuek, eta ondoren, 21ean zabalduko da izen-emate librea Gorostitza kiroldegiko harrera-gunean. 60,70 euro ordaindu beharko dute abonatuek, eta 82,75 euro, berriz abonatu ez direnek.