Síguenos en redes sociales:

Ekainaren 9ra arte iraungo du Mungiako 'Osasunaren alde' ekimenak

Ekainaren 9ra arte luzatu egingo da Mungian ospatzen ari den 'Osasunaren alde' programaren hamazortzigarren edizioa. Ekimen honen helburu nagusia herritarren artean osasuna sustatzea da, antolatu egingo diren hainbat tailer eta jardueren bitartez.

Alde batetik, DBHko 1. mailako ikasleek 'Kerik gabeko gazteak' ekimenaren hamargarren sari banaketa ekitaldia egingo dabe. Modu berean, Mungialdeko Kurutze Gorriak osasunari eta lehen sorospenei buruzko tailerrak emongo deutseez Mungialdeko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei. Beste alde batetik, maiatzaren 19an, barikuan, Gaztegunean TIK-TOK sare sozialaren erabilera egokiari buruzko tailerra emongo da, “Tik-Tok, musikatik harago” izenekoa, nerabeei zuzenduta.

Maiatzaren 26an, barikuan, 11:00etatik 13:00etara, informazino-stand bi instalauko dira Foruen Enparantzan: batetik, tabakoaren kontsumoa prebeniduteko gunea, Mungiako Osasun Zentroagaz lankidetzan, eta bestetik, odoleko glukosa maila neurtzeko gunea, Mungiako Diabetekide Alkarteagaz lankidetzan.

Osasunari buruzko XII. Jardunaldia, “Nerabeak eta Osasun Mentala”

Maiatzaren 30ean, Torrebillela Kultur Etxean, osasunari buruzko XII. Jardunaldia egingo da. Aurton, “Nerabeak eta Osasun Mentala” gaia jorratuko da. Goizeko 9:00etan hasiko da eta bost ordu eta lauren inguru iraungo ditu.

Jardunaldiak komunikazino gunea izan gura dau, nerabeen osasun mentalaren arazoaren diziplinarteko ikuspegitik. Esku-hartzeko hainbat eremutatik informazinoa emongo da, kolektibo horretan prebentzino lanaren eraginkortasuna hobetzeko. Horretarako, hezkuntzako, osasun mentaleko, komunikabideetako eta gai horregaz zerikusia daben alkarteetako adituek hartuko dabe parte.

Osasunari buruzko Jardunaldian parte hartu gura dabenek prebentzioa@mungialde.eus helbidera idatziz edo 94 404 77 07/747 414 274 telefono-zenbakira deituz emon daikie izena.

Modu berean, “Osasunaren alde” ekimenaren XVIII. edizinoaren programazinoak beste jarduera bigaz jarraituko dau ekainaren 9ra arte: maiatzaren 31n, Alex Txikon mendizalea Torrebillela Kultur Etxean izango da, bere esperientziak eta bizipenak ezagutarazoteko eta bizitzeko moduei buruz hausnartzeko. ‘Mundu bat motxilan. Alex Txikonen menditazioak’ liburua aurkeztuko dau, dokumental bat ikusi ahal izango da eta ostean solasaldia egongo da. Azkenik, ekainaren 9an, Tabakorik Bako Familiako Lasterketaren XIX. edizinoa izango da.