Urtero bezala, Santurtziko Udalak martxan jarri du uztailaren 14tik 23ra bitartean ospatuko diren Karmengo jaietako kartel-lehiaketa. Hala, parte hartu nahi duten sortzaileek 'Santurtzi Jaietan. El Carmen 2023. Uztailak 14-23 julio' leloa daraman kartela aurkeztu behar izango dute. Bakoitzak nahi beste proposamen aurkeztu ahal izango du, baina originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira.
Aurrekoetan bezala, gaia librea izango da, baina lanek Santurtziko Karmengo jaien jai-espiritua islatzeko helburua bete beharko dute eta sustapenerako publizitate-orientazio nabarmena izan beharko dute, udalaren webgunean jarritako oinarrietan zehatz-mehatz adierazten den bezala.
Lanak ekainaren 1era arte aurkeztu ahal izango dira, Casa Torre jauregian dagoen Kultura, Euskara eta Kirol Arloan, eta udalaren eta Serantes Kultur Aretoaren webguneetan argitaratuko dira, herri-bozketa egin ahal izateko. Epaimahaikideek herri-bozketaren emaitza kontuan hartuko badute ere, ez da erabakitzailea izango.Aurkeztutako lanak edo, hala badagokio, haien aukeraketa bat, ekainaren 18ra arte egongo dira udalaren esku, ekainaren 12tik 17ra haien erakusketa egiteko Casa Torre jauregiko Rompeolas aretoan. Udalak izango du aurrerantzean saritutako lanaren jabetza esklusiboa.
Santurtziko Udalak 1.000 euroko saria emango dio herriko jaiak iragartzeko aukeratutako kartelaren egileari, eta 200 euroko bi sari akzesit bakoitzarentzat.Epaimahaiaren erabakia ekainaren 9an jakinaraziko da, 13:00etan, Casa Torre jauregian.
Santurtziko kuadrillen inskripzioak
Maiatzaren 10etik aurrera, asteazkena, hasiko dira Karmengo jaietan egiten diren probetan parte hartuko duten Santurtziko kuadrillekiko bilerak. Gainera, parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute Serantes Kultur Aretoaren webgunean, Casa Torre jauregian edo egiten diren bileretan.
Itsas-prozesioan parte hartu nahi duten ontzi partikularren inskripzioak
Gainera, itsas-prozesioan parte hartu nahi duten ontzien jabeek izena emateko epea aste honetan irekiko da. Horretarako, izena emateko eredu bat bete beharko dute, Serantes Kultur Aretoaren webgunean zein Casa Torren aurkitu ahal izango dutena, eta nabigagarritasun-ziurtagiria eta ontziaren asegurua aurkeztu beharko dituzte.