Urtero-urtero abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Egunari jarraituz, Santurtzik 'Euskararen Astea' ekimena ospatuko du datorren ostiraletik aurrera. Euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimen hau ospatzeko, egitarau zabala prestatu egin du Udalak, publiko ororentzako jarduerez betetakoa.

Horrela, maiatzaren 5etik 11ra bitartean, hau da, ostiralean hasi eta hurrengo ostegunera bitartean, zenbait jarduera egingo dira. Esan bezala, publiko ororentzako jarduerak eskainiko dira, hala nola hitzaldiak, antzerkia, bisita gidatuak, musika, ipuin-saioa, kirola…

Gainera, ekimenaren berezitasunetako bat zera da, lankidetzan antolatzen dela, izan ere, udalerriko zenbait elkartek hartu dute parte egitarauan, bai eta hezkuntza-zentroek eta familia-elkarteek ere.

Egitaraua

  • Maiatzak 5, ostirala:

19:30: “Ein GO Kantan ta Dantzan”. Olatuen parkean hasiko da (Suharri tabernaren parean) eta herriko zenbait tokitan ibiliko da: J.J. Mendizabal enparantza, La Viuda tabernaren parean eta Txitxarran.

  • Maiatzak 6, larunbata:

12:00: Umeentzako tailerrak. Gernika parkean

Goizez, 3x3 futbol txapelketa oinez-gunean (Athletic Fundazioaren eskutik)

  • Maiatzak 8, astelehena:

9.30 eta 16:30: Hitzaldia: “Euskal deiturak, baserritik mundura”, Mikel Gorrotxategi Nieto, Euskaltzaindiako Onomastika batzordeko kidearen eskutik. 2 saio egingo dira

Kresala aretoan

  • Maiatzak 9, asteartea

10:30 – Bisita gidatua: “Santurtzi, herrixka polita”. Turismo bulegoaren parean hasiko da, arrantza portuan. Izena eman behar da turismo-bulegora bertaratuz, telefonoz (94483 94 94) edo emailez (turismo@santurtzi.eus).

19:00 – Ipuin-saioa: Ipuin berotikoak Bego Alabazanen eskutik. Kresala aretoan

  • Maiatzak 10, asteazkena

10:30 – Bisita gidatua: “Agurtza”. Turismo-bulegoaren parean hasiko da, arrantza portuan. Izena eman behar da turismo-bulegora bertaratuz, telefonoz (94483 94 94) edo emailez (turismo@santurtzi.eus).

20:00 – Antzerkia: “Udaberri azidoa”, Les Bobé Bobé antzerki-konpainiaren eskutik, Casa Torre jauregian

  • Maiatzak 11, osteguna

10:30 – Bisita gidatua: “Itsas museoa” Turismo bulegoaren parean, arrantza portuan. Izena eman behar da turismo-bulegora bertaratuz, telefonoz (94483 94 94) edo emailez (turismo@santurtzi.eus).

10:00 – “Mundu bat motxilan Alex Txikonen menditazioak” Unai Ormaetxeren eskutik. Serantes Kultur Aretoan

Arratsaldean Familientzako eskulan-tailerra.