'Traditions & Tradizioak' topaketa jasoko du Getxok larunbatean
Datorren larunbatean, maiatzak 6, iluntzeko 20.30etik aurrera, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolak kalitatezko ekitaldi berezi bat jasoko du, bertan ospatuko baita 'Traditions & Tradizioak' izeneko Manhattaneko jazz errotuenaren eta benetako euskal folklorearen arteko topaketa. Sarrerak bertako txarteldegian erosi ahal izango dira ekitaldiaren egunean bertan, arratsaldeko 17.30etik aurrera, bost euroko prezioan.
Joshua Edelman piano-jotzailea eta Xabi Arakama trikitilaria (ahotsa eta panderoa ere bai) dira proiektu honen liderrak. “Zubi kulturalen, loturen, lagunen, familiaren, inprobisazioaren, joan-etorriko bidaien, oroitzapenen eta etorkizunaren historia kontatzen du” dio Edelmanek. Birako kantuetako bat, "Jai Alai bat Bank Streeten", proiektu honen motorra izan zen eta bere haurtzaroko Village-ko istorio batean dago inspiratuta.
Getxon laukote moduan arituko dira, Imanol Intxausti (trikitixa eta panderoa) eta Erik Surmenian (kontrabaxua) lagun dituztela.
Beste kontzertu batzuk
Andres Isasi Musika Eskolak, gainera, beste errezitaldi batzuk antolatu ditu datozen egunetarako. Ostegunean, hilak 4, Areetan, 17:15ean, Janire de Paz Rivas (tronpa) eta Marta Díaz (pianoa) arituko dira.
Ostiralean, hilak 5, Areetan, “Trio Codix” hirukotearen (flauta, biolina eta biola) kontzertua izango da eta 19:00etan, Muxikebarrin (Areeta aretoan), “Orquesta de cuerda del Conservatorio Profesional de Música y Danza de Gijón” eta “Getxoko Andrés Isasi Musika Eskolako Hari Orkestra” arituko dira.
Hiru kontzertu hauetarako sarrera doakoa izango da.
Temas
Más en Bizkaia
-
La copa de la Europa League, de chocolate y pintada a mano
-
Bilboko erdigunean bizi direnek gaueko abonua izango dute Azkuna Zentroko eta Indautxuko udal aparkalekuetarako
-
Encuentro entre deporte y vivienda: el Bilbao Basket visita Hegoalde Bat y Bi
-
BilbaoBizi zerbitzu berria ekainaren 16an hasiko da