Tamaina handiko hondakinen garbiketa indartuko du Galdakaok
Aurrera darrai Galdakaoko Udalak herria ahalik eta garbien mantentzeko ahaleginean. Oraingo honetan, tamaina handiko hondakinen bilketaren maiztasuna handitu egingo du, herritarrei bideratutako zerbitzua nabarmen hobetuz.
Hala, datorren astetik aurrera hobetu egingo da tamaina handiko hondakinak biltzeko zerbitzua: astean hiru egunetan egiten zen bilketa bost egunetan egingo da hemendik aurrera. Kale garbiketa zerbitzuaren kontratua berritu zenean egindako hobekuntzen barruan dago bilketa areagotzeko neurria.
Aurrez telefonoz abisua emanda (944 256 720 telefono zenbakira deitu behar da aurrez), honako egun eta gunetan batuko dira gauza handiak:
- Astelehenak: Beharren arabera antolatuko da
- Astearteak: Galdakao erdigunea
- Asteazkenak: Bengoetxe, Usansolo eta Aperribai
- Ostegunak: Industriaguneak
- Ostiralak: Erdigunea, Bengoetxe, Usansolo eta Aperribai
Abisua ematerakoan zehaztuko da bilketa eguna, eta ondoren, zehaztutako egun horren aurreko gauean utzi beharko dira bota beharreko gauzak, kalean, gertuen dagoen edukiontziaren ondoan. Bilketak 08:00etatik 17:00etara bitartean egingo dira, astelehenetik ostiralera.
Honakoak dira utzi daitezkeen hondakinak: altzariak, erabilitako etxetresna elektrikoak (hozkailuak, garbigailuak, mikrouhinak, telebistak, bideoak, DVDak erreproduzitzeko ekipoak, musika ekipoak, ordenagailuak), komunak, koltxoiak, somierrak, sofak, etab.
Aldiz, ezin dira utzi obra hondakinak, pintura poteak, bateriak, pneumatikoak, paletak, etab. Hondakin horiek uzteko gertuen dagoen gunea Zornotzako Garbigunea da (94 673 44 50).
Herria ahalik eta garbien mantentzeko zaborrak behar bezala bereizi eta uzteko ahalegina eskertu egin die Galdakaoko Udalak herritarrei.
Temas
Más en Bizkaia
-
“He invertido 20.000 euros en provisiones para la final de la Europa League”
-
Las otras citas deportivas de San Mamés antes de la final de la Europa League
-
El Gobierno vasco destinará más de 2 millones para el dragado del puerto de Ondarroa
-
Una vecina de Bilbao pide que se asegure la llegada de médicos a su casa, a pesar de la final de la Europa League