Aurrekoetan izandako arrakasta kontuan izanda, Ezkerraldeko Udaletako Gazteentzako Zerbitzuek martxan jarriko dute Gazte Artea Ezkerraldean arte-erakusketaren edizio berri bat, hamaikagarrena izango dena. Ekimenean parte hartzeko epea datorren asteartean, maiatzak 2, irekiko da.

Egitasmoa Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko Udalek osatzen duten Ezkerraldea Gaztedi plataformaren esparruan sortu zen, honako helburu hauek lortu nahian: Batetik, sormen artistikoa sustatzea; eta bestetik, eskualdeko gazte sortzaileei babesa eta laguntza ematea.

Gazte Artea Ezkerraldearen hamaikagarren edizio honetan parte hartzeko hautatutako gazteek euren lana ezagutzera emateko aukera izango dute 2023ko irailetik 2024ko urtarrilera bitartean Ezkerraldeko lau udalerriak ibiliko dituen zirkuitu baten bitartez.

Egitasmoan 15 eta 29 urte bitarteko gazte guztiek hartu ahal izango dute parte, betiere Barakaldon, Portugaleten, Santurtzin edo Sestaon erroldatuta badaude. Horrez gain, 2018koa baino lehenagoko edizio batean parte hartu duten 30 urtetik beherako gazteek ere izango dute tokia oraingo deialdi honetan.

Gazte Artea Ezkerraldean ekimenaren edizio honetan izena emateko epea ekainaren 16an amaituko da. Horretarako, nork bere herriko Gazteentzako Zerbitzuetara jo behar du eskaera izapidetzeko. Han datuak emateko fitxa bat bete ez ezik, arte-arloan izandako ibilbidearen deskripzioaren berri ere emango dute.

Udalerriek erakusketan ordezkatuko duten artista gazte bana aukeratuko dute erakusketa ibiltarian parte har dezaten. Arte-erakusketa Santurtzin hasiko da. Hemen irailaren 20an hasiko, urriaren 24tik azaroaren 20ra bitartean izango da Portugaleten, geroago azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean Sestaon hartuko du ostatu eta Barakaldonamaituko da 2024ko urtarrilean.

Edizio honetara arte 40 artista gazte aritu dira, zeinek pinturan, eskulturan, argazkilaritzan eta beste arte-diziplina batzuetan egin dituzten proposamenen bitartez urrats bat aurrera eman duten euren arte-ibilbide profesionalean Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ezkerraldeko udalerrietako Gazteentzako Zerbitzuek antolatzen duten ekimen horren babespean.