Amaitu da 'Eman zure eskua' belaunaldien arteko proiektuaren bigarren edizioa
Aste honetan amaitu egin da Eman zure eskua izeneko belaunaldien arteko proiektuaren bigarren edizioa. Ermuko Lobiano Kulturgunean egindako ekitaldi batekin agurtu egin dute ekimena, Juan Carlos Abascal alkatea eta Jol Gisasola Hezkuntza zinegotzia bertan izan direlarik.
Bigarren edizio honetan Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutuko Ile-apainketa eta Irudi Pertsonaleko ikasleek eta adineko pertsonek parte hartu dute.
Eman zure eskua Ermua, Hiri Lagunkoia Adinekoekin proiektu estrategikoaren barruko zeharkako ekimena da, eta institutuko ikasleen curriculum akademikoan sartuta dago. Ile-apainketa eta Irudi Pertsonaleko ikasle taldeak eta Udaleko Gizarte Zerbitzuek bultzatutako 70 urtetik gorako pertsonen laguntza psikoemozionaleko taldeak belaunaldien arteko topagune solidario bat izan dute astean behin. Zerbitzurako ikaskuntza-metodologiaren bidez, parte-hartzaileek esperientziak, ikasitako teknikak eta emozioak trukatu ahal izan dituzte, estereotipo eta aurreiritzi edadistarik eta generokorik gabe.
2022/2023 ikasturte honetan zehar proiektuaren bigarren edizioa garatu da. Lehen edizio arrakastatsuaren ondoren, jarduera egokitu behar izan da adinekoen parte-hartze eskaera handiari erantzun ahal izateko. Horrela, 10 pertsona baino gehiagoko hiru talde antolatu dira, eta bi saio egin dira talde bakoitzeko. Bilerak sei ostegunez jarraian egin dira Lobiano Kultur Gunean eta, noizean behin, Jubilatuen Etxean. Proiektuan parte hartzen duten bi kolektiboen arteko lotura-estrategia gisa, ikasleek institutuan ikasitako teknika estetikoak aplikatu dizkiete adineko pertsonei, eskuetako azazkalak zaintzeko eta edertzeko.
Eman zure eskua ekimenaren edizio honen amaiera eta agur gisa, martxoaren 30ean ekitaldi hunkigarria egin da Lobiano Kultur Gunean. Arduradun politikoen irekiera eta esker oneko hitzaldiaren ondoren, ikasleek eta haien tutore Silvia Gómezek egindako saioen laburpen-bideo bat ikusi dute parte-hartzaileek. Gainera, bai nerabeek bai adinekoek esker oneko gutunak irakurri dituzte euskaraz eta gaztelaniaz, eta diplomak eta opariak jaso dituzte oroimenerako eta errekonozimendurako.
Azpimarratu behar da berriz elkartzeko unea proiektuari amaiera bikaina eta pertsona guztientzat hunkigarria izan dela. Guztiek, baina bereziki adinekoek, horrelako ekimenen aldeko apustua egiten jarraitzea eskatu eta eskertu dute, balio psikoemozional erantsia ematen baitute, komunitatearen eta prebentzioaren ikuspegitik, maila guztietan.