Getxoko Udaltzaingoak 12 pertsona salatu ditu asteburu honetan trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko araudia urratzeagatik: zortzi, baimendutakoa baino alkohol-tasa handiagoz gidatzeagatik; beste hiru, substantzia estupefazienteak kontsumitzeagatik positibo emateagatik; eta beste gidari bati, baimendutako alkohol-tasa hirukoiztuta gidatzeagatik eginbide penalak bideratu zaizkio.

Trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko kanpainen esparruan, Udaltzaingoak bide-segurtasuneko prebentzio-plana aktibatu zuen joan den ostiralean, hilak 14, 20:00etan, eta, asteburuan, alkoholemiako eta segurtasuneko prebentzio-kontrolak ezarri zituen.

Ostiraletik larunbaterako goizaldean, bi gidari salatu zituzten baimendutakoa baino alkohol-tasa handiagoz gidatzeagatik, eta beste bi drogen eraginpean gidatzeagatik. Larunbatetik iganderako goizaldean, beste lau gidari zigortu zituzten baimendutakoa baino tasa handiagoz gidatzeagatik, eta beste gidari bati eginbide penalak bideratu

zitzaizkion alkohol-tasa hirukoizteagatik. Azkenik, igandetik astelehenerako gauean hiru salaketa gehiago jarri ziren, bi baimendutakoa baino alkohol tasa handiagoz gidatzeagatik eta beste bat drogetan positibo emateagatik. 

Zehapen horien ondorioz, gutxienez 4 puntu kenduko dira, botatako airean 0,50 mg/l-ko alkohol-tasa gainditzen ez den kasuetan, eta 500 euroko zehapena ezarriko da. Substantzia estupefazienteen eraginpean gidatzeagatik, beti da 6 puntu kentzea eta 1.000 euroko administrazio-zehapena. Arau-hauste penalak eginbideak epaitegian dakartza, normalean 1.500 euroko zehapena eta gidabaimena urtebeterako kentzea. 

Udaltzaingoak erantzukizunez gidatzeko deia egin du, alkoholaren eta/edo drogen eraginpean gidatzeak dakarren arriskuagatik bai gidariarentzat berarentzat, bai berarekin doazenentzat baita bidearen gainerako erabiltzaileentzat ere.