Santurtziko hainbat erakunde, kirol-, kultura- eta gizarte-esparruk hartuko dute protagonismoa datorren ostiraletik, apirilak 21, hilaren 30era bitartean ospatuko diren San Jorge jaiak direla eta. Ohi bezala, horren harira egingo diren ekitaldiak Gernika parkean, oinezkoen kalean eta arrantza-portuan egingo dira.
San Jorge jaietako protagonista izango dira, berriz ere, udalerriko hainbat erakunde, kirol-, kultura- eta gizarte-esparru, bai eta Santurtziko txosnaguea ere, jaien bigarren asteburua antolatzeaz arduratzen dena, Santurtziko ostalaritzarekin elkarlanean.
Programazioaren barruan, publiko guztiari zuzendutako hainbat jarduera izango dira, hala nola tailerrak, puzgarriak, txikienentzako jolasak; musikarako aukera ere egongo da, udalerriko hainbat abesbatzen kontzertuekin, musika bandarekin eta arrantza portuan izango diren berbena eta DJen gauekin. Ahaztu gabe, dantzaldiak, kalejirak eta dantza plaza.
Horri Serantes Kultur Aretoko antzerki-eskaintza eta udalerriaren eskaintza turistikoa gehitu behar zaizkio, Agurtzara, Serantes mendira edo Itsas Museora bisita gidatuak egiteko aukerarekin, besteak beste. Gogoan izan behar da lehen asteburuan ere denbora izango dela Santurtziko kuadrillak berriro elkartu eta hainbat probatan parte hartzeko.
San Jorge jaien ospakizunak bat egiten du liburuaren egunarekin, eta, beraz, urtero bezala, hainbat ekintza izango dira egun horren inguruan, hala nola liburu azoka edo erabilitako liburuaren azoka txikia. Beste hitzorduetako bat Santurtzitik Zierbenara egingo den ohiko martxa izango da. Apirilaren 23an, igandea, egingo da, 10:30etik aurrera, eta parte hartu nahi dutenek dagoeneko izena eman dezakete. Aurten, gainera, parte-hartzaileei kirol-jertse bana emango zaie. Kirol ekitaldi osasungarri horri, Tour Eguna gehituko zaio hurrengo asteburuan, familian txirrindularitzaren munduaz gozatzeko hitzordua eta txikienentzako jardueraz beteta egongo dena. Gainera, Eskupilota Jaialdia izango da Serantes pilotalekuan apirilaren 23ko arratsaldean, eta Mastersepiaren bigarren edizioa egingo da, iazko arrakastaren ondoren. Hau hilaren 29an, larunbata, izango da, 20:00etan.
Agurtza, “Santurtzi Bonita Aldea”, Itsas Museoa eta Serantes mendirako bisita gidatuetarako, izena Turismo bulegoan edo 94 483 94 94 telefonoan eman behar da eta, euria egiten badu, parke nagusian egiten diren jarduerak Gernika parkera eramango dira.