6 eta 11 urte bitarteko neska-mutilei bideratutako 'Itsasargia Tailerra' izeneko jarduerak emango dio hasiera apirilaren 15 eta 16an Plentzian ospatuko den 'Itsasaldia' itsas festibalari. Tailerra 12.00etan hasiko da, eta bertan haurrek itsasargien formak irudikatuko dituen egitura bat eraikiko dute kaxekin.
12:30ean kayakean zeharkaldia hasiko da Plazatxotik. Bertan, Plentziako ondare naturala eta itsas ondarea ezagutu ahal izango dira, baita mareen errotak ere.
Aldi berean, Ontziola Plazak “Koktel-pirata” izeneko tailer praktiko eta parte-hartzailea hartuko du. Bertan, koktelak egingo dira fruta ezberdinekin, bai eta “Itsasoko Brisa” dastaketa ere, itsasoaren aurrean landatutako hiru txakolinen dastaketa, itsas zaporeko hiru aperitiborekin batera. 13:30ean, Mihailovic & Abi F.-k plaza alaituko dute electroswing & soul kontzertuarekin, eta 19:00etan, Ontziola plazan hau ere, kale-antzerkiaren txanda izango da, euskal kostaldean girotutako “Nao, Now, Nau” komedia sozial eta poetikoarekin. Eguneko azken jarduera gaueko behaketa izango da, teleskopioekin eta gaian adituak diren pertsonen azalpenekin, 21:00etan Plazatxoan.
Apirilaren 16a, igandea, Plazatxotik 11:00etan abiatu ondoren Plentziako itsasadarretik eta kostaldetik joango den ibilbide gidatuarekin hasiko da. Bertan, Hiribilduaren ondare naturala eta kulturala ezagutu ahal izango da, itsasoarekin duen loturaren bidez. 12:30ean, portuak bisita gidatua hartuko du arrantzaren lanbidera. Bertan, arrantza profesionaleko bi itsasontzi bisitatuko dira, eta bertako arrantzaleek arrantza-aparailuen funtzionamendua azalduko dute. Aldi berean, Ontziola plazan hainbat jarduera egingo dira, hala nola Plentziako badian dagoen itsaspeko munduko lehen upategi-arrezifearen ardoarekin uztartutako ostra-dastaketa eta tailerra, parte-hartzaile bakoitzari bere iparrorratza egin ahal izateko aukera emango dion orientazio astronomikoko tailerra, eta txakolinarekin uztartutako Poke Bowl-a egiteko tailerra. Azkenik, 13:30ean, Duo Biten kontzertua izango da Ontziola plazan.
Gainera, bi egunetan, jaialdiak eskaintza gastronomiko handia izango du, 13:00etatik aurrera Ontziola plazan irekita egongo diren Food Truck-ei esker.
Hala behar duten jardueretarako izen-emateak Plentziako Turismo Bulegoan (Erribera kalea, 23) egingo dira, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.