Maiatzean ospatuko da duela zazpi urte martxan jarri zen 'Bat-batean Galdames' izeneko programaren edizio berri bat. Egitasmo honek historiaren, ondarearen eta ohituren bidez Galdamesko udalerria ezagutaraztea du helburu, eta horretarako hainbat bisita gidatu eskainiko dira hilabetean zehar.

Galdameseko jarduera ekonomikoa sustatzen laguntzen duten enpresen lanaren balioa azpimarratzeko, maiatzaren 7an eta 21ean bi bisita egingo dira Carlos Glaria historialariaren eskutik. Bisita bakoitzak gai ezberdin bat izango du.

Maiatzaren 7an, “Geologia eta paisaia” titulua duen bisita egingo da. Bisita horretan joan den 2022ko Ondarearen Europako Jardunaldien gai bera jorratuko da. Topaketak izan zuen arrakasta ikusita, Udalak udalerriko geologia- eta meatzaritza-ondarea ezagutzeko aukera eskainiko du berriro, hau da, oraindik ere Galdamesen aurki ditzakegun paisaia- eta arkitekturaelementuak ezagutzeko aukera.

Carlos Glaria historialaria da Galdamesen etnografia eta ezaugarriak hobekien ezagutzen dituen pertsonetako bat, eta, harekin eta Jesús Esteban geologoarekin batera, herriko tokirik ezagunenetan zehar ibiliko gara.

Bisitaren amaieran, Galdameseko tokiko produktuen dastaketa bat izango da: Saratxaga egur-labeko txoripanak eta Loizaga Dorreko txakolinaAtxuriagako antzinako tren-geltokian elkartuko gara, Bide Berdean, industrialdearen ondoan.

Maiatzaren 21ean, “Sustraiak” izeneko bigarren bisita egingo da. Oraingoan, Galdameseko produktuak ezagutzeko aukera izango da. Lehenik eta behin Murrieta Baserrira bisita gidatua egingo da, eta han behiaziendaren ustiategi bat nolako den eta nola funtzionatzen duen ezagutu ahal izango da, bai eta erronka berritzaileena ere: jogurtak nola egiten diren.

Ondoren, Carlos Glariaren eskutik, gaur egun martxan jar daitekeen errota bakarrenetako bat bisitatuko da, Valdibian errota alegia, eta, amaitzeko, Loizaga Dorrea txakolin-upeltegia ezagutuko da, zeinetan bisita bat eta Viña Sulibarria txakolin-dastaketa egingo ditugun. Bisita goizeko 10:00etan hasiko da, El Bentorro auzoan (aparkalekua).

Bisitak gaztelaniaz izango dira, eta arropa erosoa eramatea gomendatzen da. Aurreikusten da bisitak 14:00ak aldera amaituko direla.

Lekuak mugatuak dira eta izena emateko 946104930 telefono-zenbakira deitu behar da edo kultura@galdames.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali. Izen-ematea doakoa da eta izena emateko epea apirilaren 18tik 28ra egongo da zabalik.

Beste urte batzuetako aurreikuspena eta bisita horien arrakasta ikusita, Galdamesko Udalak interesdunei izena ahalik eta azkarren emateko eskatzen die. Jarduketa horren bidez, Galdamesko Udalak udalerria ezagutarazteaz gain, udalerriko produktuen balioa azpimarratuko du.