Igande honetan ospatuko da Abanto Zierbenako Herri Martxa
Igande honetan, apirilak 2, jasoko du Abanto Zierbenak Herri Martxaren edizio berri bat. Edizio honetako ibilbideak 7,3 kilometroko luzera izango du, eta familia osoak parte har dezake.
Martxak hiru auzo nagusiak, Gallarta, Las Carreras eta Sanfuentes, gurutzatuko ditu, baita Meatzaritzaren museoa eta Corta meatzea, Ekoetxea Meatzaldea, Burdinmendiko Bide Berdea, udalerriko auzo txikienetako batzuk eta duela gutxi inauguratutako EzkerraldeaMeatzaldea Parke Teknologikoa ere (erakargarritasuna sustatzeko).
“Parte hartzea doakoa da; beraz, interesdun guztiek dortsala eskuratu ahalko dute Alberto Ezkurdia parkean, 10:00etatik aurrera. Martxa amaitzean (gutxi gorabehera 12:30ean) dortsala itzultzen duten pertsona guztiei opari txiki bat egingo zaie, oroigarri gisa”, jakinarazi du Hezkuntza, Gazteria eta Euskara zinegotzi den Iñaki Urrutiak.
Ibilbide erraza da eta partaideek paisaiaz gozatzeko eta ibilbidea aprobetxatzeko eta hitz egiteko aukera izango dute. “Partaide guztiak animatzen ditugu esperientzia hau euskaraz bizitzera”, nabarmendu du Iñaki Urrutia zinegotziak.
“Abanto Zierbenako herri-martxaren zortzigarren edizioa da. Partaideak Alberto Ezkurdia parketik irtengo dira 10:30ean, Meatzaritzaren museorantz eta meatzeen paisaia ederraz gozatuz; ondoren, Bide Berdetik igaroko dira La Balasterarako noranzkoan eta Putxeta inguratu ostean, Las Carerrasera helduko dira.
Goizeko hamaikak eta erdi aldera, hamabost minutuko geldialdi bat egingo da indarberritzeko aurreikusitako hornidura-postuan, Las Carrerasko Trinidad plazan; partaideek ura eta fruta eskura izango dituzte. Honako talde hauek ekitaldiaren aurretik, ekitaldian zehar eta horren ostean izandako inplikazioa, egindako lan bikaina eta emandako laguntza nabarmendu behar da: Gallarreta Mendi Kluba, Gure Mendi Zaharrak eta Atletismo Sendoa”, azpimarratu du Iñaki Urrutiak.
Eta ibilbidearen bigarren zatia Las Carrerasetik hasiko da, Mortuerotik igarota San Pedrorako noranzkoan, eta, azkenik, partaideak Parke Teknologikoan murgilduko dira Sanfuentesera 12:30ean heldu arte.
“Herri martxa oso arrakastatsua da urtero; izan ere, batez beste 350 herritar bertaratzen dira ekitaldira urtero, kirola familiarekin eta lagunekin egiteko, eta herria euskararen esparruan sustatzeko”, nabarmendu du Iñaki Urrutiak.
Asmoa da igande osasuntsua bizitzea, familiarekin eta lagunekin batera, eta euskaraz. Plan ezin hobea da, eta espero dugu herritar askok parte hartzea”, nabarmendu du Maite Etxebarria alkateak.
Temas
Más en Bizkaia
-
El tranvía de Bilbao registró en la última década 64 atropellos de peatones, bicis y patinetes
-
Las seis normas básicas de convivencia con el tranvía de Bilbao
-
Gune publikoetan alkoholaren kontsumoa arautzeko kontsulta publikoa abiarazi du Durangok
-
'Bizitza baten isileko lana' erakusketa ikusgai egongo da Durangon