Abanto-Zierbenako Udalak 60.000 euroko aurrekontua bideratu egin du udalerrian dauden informazio-panelak berritzeko eta beste batzuk jartzeko. Udalak erabaki egin du informazio arineko eta dinamikoko kanal hau berritzea.
Horretarako, aluminioz fabrikatuta dauden eta bi aldeetatik errotulua jarrita duten panel berriak erosi ditu. Panel horiei esker, herritarrei udalerriko gaien berri eman ahalko zaie, eta, aldi berean, udalerriko elkarteen gaien berri. Hala, Abanto-Zierbenako herritar guztiek udalerriko auzo guztietan banatuta dauden panel ugarien bidez informazioa jaso ahalko dute.
Maite Etxebarria alkateak adierazi duenez, “aste honetan egurrezko panelak kentzen eta informazio-panel berriak jartzen ari dira, udalerriko puntu guztietara helduko direnak; zehazki, landagunean 20 panel jarriko dira (Murrieta, San Pedro, Las Calizas, Loredo, Picón, Triano Putxeta, Kotorrio…) eta 30 hirigunean (San Miguel, El Cerro, Montellano, Ambrosio de los Heros, Blasco Ibañez, Victor Armentia, El Minero etorbidea…). Horrela, herritarrek udalerriko informazio guztia modu ordenatuan eta eguneratuan kontsultatu ahalko dute, eta, aldi berean, tokiko erakundeek panel horiek erabili ahalko dituzte euren kartelak eta informazio-oharrak jarriz.
Honako hauek dira ezaugarri nagusiak: aluminioz fabrikatutako goiko panela, bi aldeetatik errotulua eta graffitien aurkako lamina bat dauzka. Hiri-inguruetan, 1,60*80 eta 2 metro luzeko dimentsioak ditu eta bi ataletan banatuta dago.
Landa-inguruetan, berriz, 1*80 eta 2 metro luzeko dimentsioak ditu. Aurretik egurrezkoak ziren, eta 15 urtetik gorako erabilera izan dute.
Udalerriko informazio-euskarri honen bidez (oso balorazio positiboa jaso du etengabe erabiltzeagatik), Meatzaldeko Udalak informazioa herritar guztien esku jartzearen aldeko apustua egin du, horientzako guztientzako euskarri ofizialen bidez. Aldi berean, kaleak eta udalerria garbi mantendu nahi ditu, kartelik eta iragarkirik gabe.
Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi den Iratxe Etxeandiak adierazi duenez, “orain pauso bat gehiago eman dugu udalerriko hiri-altzarien modernizazioan; izan ere, biztanleentzako informazio-euskarri berriak eskaintzeaz gain, udalerriko puntu guztietara helduko gara. Egungo panelak asko erabili izan dira, baina dagoeneko zaharkituta daude.
Era berean, proiektu hau oso garrantzitsua da; udalaren kudeaketaren, jardueren eta elkarteen proiektuen informazioa emateaz aparte, udalerriaren irudi modernoa eskaintzen duelako”.