Sestaoko Udalak 341.272 euroko inbertsioa egingo du Juan Ellacuria udal egoitza handitzeko. Lanak dagoeneko hasi ditu, eta espero da uztailaren amaieran bukatzea. Egingo diren berrikuntzak zentroa egungo beharrizanekin bat datozen langileentzako biltegi eta aldagelez hornitzea dira.
Proiektuaren bidez, zentroko langileen egungo higiene-zerbitzuak eta aldagelak eraberritu eta handitu nahi dira, bai eta biltegiratze-espazioa zabaldu ere jardueraren berezko tresnetarako.
Leku gehiago irabazteko, Udal Egoitzak ondoko eraikinaren zati bat hartuko du. Eraikin horretan, BBK-k haurtzaindegirako jarduera bat garatu zuen, bertan behera utzi arte. Obra honi esker, adinekoen zentroak 234 metro karratu gehiago lortuko ditu.
Bi eraikinak lotzeko, mehelinean lehendik zegoen erdiko pasabide bat ireki da berriro, egoitzako langileak instalazio berrietara sartu ahal izan daitezen. Gainera, kanpoko ate bat irekiko da haurtzaindegi zaharraren hegoaldeko fatxadan, langileek soilik erabiltzeko.
Erreforma horren bidez, langileek bakarrik erabiltzeko gune bat benetan bereiziko da erabilera publikoagoko gainerako egoitzetatik, eta horrek zirkulazioa eta jardueraren funtzionamendu orokorra hobetzea ekarriko du.
Ainhoa Basabe alkateak eta Leire Fernández Obretako zinegotziak obretara egindako bisitan adierazi dutenez, egiten ari garen proiektu honek erantzun positiboa eman nahi die egoitzako zuzendaritzak eta langileek azken urteotan aldagelak eta biltegia handitzeko eskatu dizkiguten beharrei, egungo espazioak txiki geratu baitziren dauden beharretarako.