Emakume meatzariek euren omenezko mural bi izango dituzte Larreineta auzoan. Bertan, funikularraren ondoan dagoen eraikinean konkretuki, egin dira horma-pinturak.

Mural horietako batek XX. mendean zehar sektore horretan lan egin zuten meatzaritza-eremuko emakumeei omenaldia egiten die, eta besteak Burzako auzoko antzinako eguneroko bizitzaren irudi bat azaltzen du.

M-8aren, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren, barruan egindako ekitaldi bat da, eta, horren bidez, emakumeak meatzaritzaren sektorean egindako lana oroitu nahi izan da, Larreinetako bizilagun batek emandako bi argazki historikoren bidez.

Funikularraren aurrean dagoen murala margotzeko ateratako argazkia 1951. urtean girotuta dago. Mural horretan haur eta emakume batzuk agertzen dira, Trianoko mendien bihotzean dagoen Burzako auzora iristen den lehen autoaren ondoan. Autoa erosteko ahalmen handia zuen belgikar familia batekoa zen, lehenago mural horretan agertzen ziren umeetako bat hartu zuena, gerrako haurrak deiturikoa. Familia horrek hain estimu handia hartu zion haurrari, ezen Belgikatik jaitsi baitziren haurra bisitatzera.

Beste murala eraikinaren beste aldean dago, Zugaztietatik Trapagaranerantz doan errepideari begira. Bertan, emakume batzuk ikus daitezke, gehienak alargunak, Burzako auzoko garbitegi batean. Emakume horiek, meategiko lanen barruan, katearen azken kate-mailan zeuden, zinta haietan gera zitezkeen mineralen hondarrak erreskatatzen eta garbitzen. Esan beharra dago, 60ko hamarkadan kokatutako argazkia dela.

Bestalde, Xabier Cuéllar alkateak nabarmendu du, “Larreinetako funikularraren ondoko eraikinaren fatxadetako horma-paisaia horiek lan-ildo bat dira argi uzten dutenakkomunitatearen parte-hartzea eta esku-hartzea artearen eta kulturaren bitartez”.

Muralak

“Artea eta Muralismoa” enpresaren bidez egindako proiektua da. Enpresa horrek mural tematikoak egiten ditu, eta Luis Olaso da zuzendari sortzailea, baita Larreinetako eraikinaren hormak margotzearen arduraduna. Nabarmentzekoa da bi marrazki horiek Larreineta auzoko bizilagun batek egindako bi argazkitatik atera direla, horma-irudietan irudikatu ahal izateko eta Trapagarango goialdeko erakargarri bihurtzeko.