Barakaldoko Udaltzaingoak legez kanpo okupatutako lonja bat hustu du
Joan den larunbatean, martxoak 11, legez kanpo okupatu zuten lonja bat haustu egin zuen Barakaldoko Udaltzaingoak. Horrez gain, jabetzakoak ez diren pertsonak berriro sar ez daitezen neurriak hartu dituzte, hala nola ateak ixtea. Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko udal arloko zinegotzi Ángel Madrazok ekintzaren nondik norakoak azaldu egin ditu astelehen honetan.
Operatiboa igandean, martxoak 12, amaitu zen, eta jabekideen komunitateak lokalera sartzeko atea hormatu egin zuen. Egun bat lehenago, ostegunean, ingurumarian bizi diren herritar batzuek lonjaren inguruan mugimendu arraroak zeudela jakinarazi zieten udaltzainei. Dirudienez, pertsona bat tresnak sartzen ari zen, eta auzokideek zerbait galdetu ziotenean korrika alde egin zuen.
Patruila bat gertakarien lekura hurbildu zen eta lokalaren barruan hainbat altzari zeudela egiaztatu zuen, hala nola sofa bat, koltxoi bat eta sukaldeko zenbait tresna. Hala ere, atea itxita zegoen, eta barruan ez zegoen inor.
Handik gutxira ostera, bizilagun batek udaltzaingoari ohartarazi zion pertsona bat lokalean sartu nahian zebilela. Udaltzainak bertaratu ziren, eta hainbat deliturengatik aurrekariak zituen gizon bat identifikatu ondoren, handik atera zuten.
"Berriro ere, herritarren lankidetzari esker jardun ahal izan da. Beste batzuetan ere esan dudanez, garrantzitsua da bizilagunek ahalik eta arinen jakinaraztea Udaltzaingoari, berehala joka dezaten eta edozein arazo edo delitu konpon dezaten" gogorarazi du Angel Madrazok.
Temas
Más en Bizkaia
-
"La violencia vial es como matar con un cuchillo"
-
Elikagaien xahutzearen aurkako lankidetza-hitzarmena sinatu du Bizkaiak
-
Del coma a las autoescuelas: Ainhoa Elorriaga comparte su experiencia para frenar las imprudencias al volante
-
Bilbao registra menos de tres sanciones diarias por rebasar el tiempo de la OTA