Lobiano kulturguneak Nirek Mokar eta His Boogie Messengers taldearen kontzertua jasoko du larunbatean
Lobiano kulturguneak hitzordu garrantzitsua jasoko du larunbat honetan, otsailak 25. Bertan arituko da Nirek Mokar musikari gaztea, His Boogie Messengers taldearekin batera (Iker Piris gitarra, Martí Elias bateria, Freddy Muñoz baxua eta Nirek Mokar pianoan). Kontzertua arratsaldeko 20.00etan hasiko da, eta dagoeneko sarrerak eskuratu daitezke, 10 euroan, Lobianoko bulegoan bertan, Internet bidez Kutxabanken webgunean eta kutxazain automatikoen sarean.
Irribarretsu ibiltzen da, esku telefonoa hatzaparren artean duela. Eguzkitako betaurreko zuriak, kamiseta, praka bakeroak eta zapatilak. Horrelako janzkera dute bere adineko gazteak. Baina hau jenio bat da, bertutetsu bat, etorkizun handia duena, jada, oraina errealitate da.
Nirek Mokarrek, hemeretzi urteko paristarrak, Boogie-Woogie handi guztiak entzuteko eta antzezten ikusteko aukera izan zuen, bere aitak Paris Boogie Speakeasyn lokalean lan egiten zuelako. Musika hori maite zuen, baina baita Blues, Swing eta Rock 'n' Roll ere, eta bere kabuz ikasi zuen pianoa eskolako klaseak amaitzean.
Bere heldutasun harrigarriak eta swing bikainak Paris osoko Boogie-ko zaleen gogokoena bihurtu dute. Hamahiru urte zituela grabatu zuen bere lehen diskoa, eta beterano zaharrak liluratu zituen, ordutik aurrera Boogie-Woogieren mirari frantziarra erakutsi eta babesten dutenak.
Ikuskizuna hasi eta abestiak abiadura bizian doiaz, bata bestean atzean, jazzaren, swing estandarraren, rock & rollaren eta boogie-woogiearen erritmoekin konbinatuz. Oso kontzertu gomendagarria da dantzazaleentzat.
Temas
Más en Bizkaia
-
Arrigorriaga cede al Gobierno vasco el terreno para el futuro centro de salud
-
Camareras de piso denuncian ante el hotel Indautxu el empeoramiento de sus condiciones laborales
-
El Palacio Anuncibai cierra de forma inesperada: entra en concurso de acreedores
-
El plato de un mítico restaurante de Bizkaia, entre los seis mejores de 2025