Ermua Antzokiak 'Sólo críos-críos solos' antzezlana jasoko du datorren ostiralean
Datorren ostiralean, otsailak 24, arratsaldeko 20.30etik aurrera, antzezlan berezi bat jasoko du Ermua Antzokiak. Bertan izango da Zanguazo Teatro konpainia, 'Sólo críos-críos solos' izeneko lana taularatzen.
Konpainia honek antzerki sozialaren alde egindako apustua, 'inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren' errealitatera hurbiltzeko. Hainbat jatorritako nerabeek umorez hitz egiten digute beren gora-beherez, ametsez eta irrikaz.
Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik eros daitezke Lobiano Kulturgunean edo Internet bidez Kutxabanken webgunean eta kutxazain automatikoen sarean. Antzezpenak 60 minutu irauten du eta gaztelaniaz izango da.
Azken boladan asko hitz egiten da inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrei buruz; albisteetan, mitin politikoetan, sare sozialetan. Guk ez dugu mutil migratzaileei buruz hitz egiterik nahi, gazte horiei zuzenean entzun baizik; hoiei hitza eman, nor diren eta zer esan nahi diguten ulertzeko.
Euskal hiriburuetako hiru antzokiek (Victoria Eugenia, Principal eta Arriaga) batera egin duten ekoizpena da, Zanguango Teatrorekin batera. Antzezleak hauek dira: Sulayman Tamba, Youssef Hachad, Hamza El Manuuti, Fatou Ceesay, Ibrahim Hachad, Anas El Faqir, Bilal Boide, Benouarouar Ali Nazim, Mohamed Zourgui.
Hortik sortu zen antzerki dokumentuko pieza hau, dibertimenduan, umorean, errealitatean eta zentzugabekerian oinarritua. Agertokian, jatorri desberdineko bederatzi nerabek beren burua aurkeztu, kontatu eta interpretatzen dute antzerkian jolasten, ezarritako roletatik ihesi – ez biktima, ez kriminal –, beraiek bakarrik, bizitza hobe baten bilaketan dituzten irrika eta zailtasunekin.
Temas
Más en Bizkaia
-
'Bilboko Biodibertsitate Ezkutua' erakusketa Zubiarten ikusi ahal izango da
-
Manteroekin Bat! denuncia “persecución” al colectivo de manteros en Bilbao
-
“¿Qué pasará con las multas cobradas en Lekeitio mediante los decretos ilegales?”
-
Bizenta Mogelen 1804ko 'Ipui onac' etenik gabe irakurriko da Arriaga Antzokian