Martxoaren 1ean irekiko da Arteagabeitia, Llano eta Urban udal haurreskoletan izena emateko matrikulazio-epea, datorren ikasturteari begira. Inskripzio-epea martxoaren 17ra arte egongo da zabalik.
Horrez gainera, duela lau ikasturte hasi legez, Barakaldoko hiru haur-eskolek ate irekien jardunaldia antolatu dute, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak matrikulatu nahi dituzten familiei instalazioak ezagutarazteko, datorren 2023-2024 ikasturteari begira.
Bisita martxoaren 7an egingo da, eta familiei ikasgeletan, patioetan edo jantokietan barrena ibilbide bat egitea eskainiko zaie, espazioak ezagut ditzaten erabaki bat hartzen laguntzeko.
Bisita 17:15ean hasiko da, norberaren eta familiaren parte-hartzea eta lanaren eta kontziliazioa errazteko. Bertaratu nahi dutenek izena eman beharko dute e-mailez - coordinarteagabeitia@eibarakaldo.net, coordinllano@eibarakaldo.net eta coordinurban@eibarakaldo.net -, edota telefonoz - Rteagabeitia: 944905029, Llano: 944903053 eta Urban: 944383447 -, eta izen-abizenak, telefonoa, harremanetarako helbide elektronikoa eta bisitatu nahi den zentroa adierazi beharko dituzte. Ate irekien egunean izena emateko azken eguna otsailaren 28a izango da.
183 haurrentzako tokiak
Haur-eskoletan matrikulatzeko epea martxoaren 17ra arte luzatuko da. Arteagebeita udal-eskolak 0 eta 3 urte bitarteko 101 ikaslerentzako edukiera du; Llano eta Desertu Berriak, berriz, 0 eta 2 urte bitarteko 41 ikasle har ditzake. Udal haur-eskolek kalitate handiko hezkuntza eskaintzen dute, euskaraz eta ingelesez, eta arreta-ordutegia oso zabala da, 07:30etik 17:30era. Hori oso lagungarria da barakaldarren bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko.Udala lanean ari da 2023-2024 ikasturtetik aurrera udal haur-eskolen hezkuntza-zerbitzua doakoa izan dadin, Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-erreformara egokituz. Erreforma hori urte honetako udaberrian behin betiko onartuta egotea aurreikusten da.