Lau film eskainiko ditu aste honetan Ermua Antzokiak
Astero bezala, Ermua Antzokiak ezagutzera eman ditu aste honetan eskainiko dituen filmen izenak. Ohi moduan, lau izango dira aste honetan proiektatuko diren filmak: 'Silent Land', 'El suplente', 'La ballena' eta 'A todo tren 2'.
Eskaintza ostegunean hasiko da zineklubeko saioarekin, 'Silent Land' tituluarekin. Poloniako ekoizpena da, jatorrizko bertsioan eskainiko dena gaztelaniazko azpitituluekin. Filmak 113 minutu irauten duen drama da, bikote perfektu batek Italiako uharte eguzkitsu batean igerilekua duen oporretako etxe bat alokatzen duela kontatzen du. Igerilekua hondatuta dago eta ez dira bere aurreikuspenak betetzen. Ostegun honetan, arratsaldeko 20:30etan.
Atal komertzialean, lehen proposamena drama argentinar bat da, 'El suplente' izenekoa. 2022an estreinatu zen eta antzeztaldeko interpretazio onenaren saria jaso zuen, Donostiako Zinemaldian. Lucio irakaslea da Buenos Airesko Unibertsitate ospetsuko Letren karreran. Bizitza akademikoak, ordea, ez du jada motibatzen: bere ezagutza gorago eraman nahi du eta modu ezberdin batean irakatsi, horregatik auzo pobre batean literatura irakasten hasiko. Larunbatean arratseko zazpi eta erdietan eta astelehenean, iluntzeko zotzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu, hurrenez hurren.
Bigarren proposamena, berriz, Darren Aronofskyk zuzendutako 'La ballena' film iparramerikarra da, 117 minutukoa. 2022an estreinatutako filma da, eta obesitate larria duen ingeles irakasle bakarti bat bere alaba nerabearekin berriz konektatzen saiatzen da, erredentziorako azken aukera batean. 4 izendapen ditu, BAFTA sarietan bigarren mailako aktore onenarena barne, eta protagonista Urrezko Globoetan aktore drama onenaren sarirako izendatuta dago. Larunbatean gaueko 10etan eta igandean arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu, hurrenez hurren.
Azkenik, Inés de Leónek zuzendutako 'A todo tren 2' komedia ikusi ahal izango dugu igande arratsaldeko 5etan. Duela urtebete, Ricardok eta Felipek haurrak udaleku batera eraman behar zituzten, baina haiek ez ziren tren garraiora igo taldea bakarrik utzita. Aurten, Clarak Susana lagunaren laguntzarekin haurrak pertsonalki eramatea erabaki du, ez baita gizonez fidatzen.
Temas
Más en Bizkaia
-
Durangok lehenengo Udaleku Artistikoak egingo ditu irailean
-
Desde 'La Rana' de la Herriko Plaza de Barakaldo hasta el Igeretxe: el legado del arquitecto César Sans en Bizkaia
-
La Belga, la zapatería centenaria que viste a Bilbao por los pies
-
El tranvía de Bilbao registró en la última década 64 atropellos de peatones, bicis y patinetes