Barakaldoko Udalak alderdi politikoak kontratazio-mahaietan parte hartu ahal izateko protokolo bat jarri du martxan, Kontratuei buruzko Lege berria betez. 2018an jarri zen indarrean Legea, eta udal organo horretan alderdi politikoen parte-hartzea eragozten du, tresna tekniko hutstzat jotzen baitu. Ados ez badago ere, Alkateak berak onartu baitzuen alderdi politikoek kontratatzio mahaietan parte-hartzea gardentasunaren mesedetan, Udalak legea beteko du. 

2018an jarri zen Legea indarrean, eta murriztu egiten du alderdien parte-hartzea mahaietan. Kontu-hartzailetzak ekarri zuen mahai-gainera gaia, eta parte-hartze politikoari eusten ahalegindu da. Hala ere, Kontuen Euskal Epaitegiak azalpenak eskatu dizkio Udalari, eta horregatik eskatu zaio udal idazkariari "ahalik eta gardentasun, informazio eta parte-hartzerik zabalena eskain dakiela udal taldeei, legeak onartutako mugen barruan".

Horrela, bada, ezarri berri den protokoloaren arabera, kontratazio mahaiaren deialdiak helaraziko zaizkie udal talde politikoei, eta eskaintza ekonomikoak zabaltzean presente egon ahalko dira, baina ez dute alderdi teknikoa aztertzerik izango. Alegia, orain arte bezala jarraituko dute parte hartzen, hitzarekin eta botoarekin, eskaintzaren prezioa ezagutzera ematen den mahaian, hori baita zerbitzuaren azkenburuko adjudikazioa erabakitzen duena. Horrez gainera, edozein kontrataziori buruzko informazio osoa emango dute arloek.   Gaur bertan emango die udal idazkariak, kontu-hartzaileak eta Kontratazioko zerbitzuburuak horren berri talde politikoei, Bozeramaleen Batzarrean.

Legea bete, gardentasuna eta parte-hartzea defendatuz

Nahiz eta ados ez egon alderdi politikoak kontratazio-mahaietan parte-hartzeko legezko mugapenarekin, neurri hori hartu behar izan du Udalak, legea betetzen dela bermatzeko. Gogoratu behar da Amaia del Campo bera izan zela udal taldeen presentzia eta parte-hartzea bultzatu zuena, aurreko alkate sozialistak udal taldeei kontratazio-mahaietan parte hartzea ukatu bazien ere. Barakaldar guztien diruaz ordaintzen diren zerbitzuak kontratatzea erabakitzen da kontratazio-mahaietan, eta funtsezkoa da, gardentasuna bermatuko bada, taldeak haietan parte hartzea. Horregatik hartu dira alderdi politikoak bertan egon daitezen eta informazio guztia eskura dezaten neurriak, betiere legea aintzat hartuz.