Kastrexana auzoko Arroletza mendiko baselizak egun berezia biziko du igande honetan, otsailak 5, egun horretan Agate Deuna eguna ospatuko baita berriro.
Artisau-produktuen hainbat postu izango dira, Agate Deuna baselizarako bideari zaporea emateko. Ibilbidea, ohi bezala, otsailaren 5ean egingo da, bai eta hurrengo asteburuan ere; hurrengo asteburu horretako egun nagusia errepikapenezkoa da.
Meza ordu bereziak jarri dira Agate Deuna baselizan, erromeria hori maite duten guztiek meza entzuteko aukera izan dezaten. Hala, otsailaren 5ean, igandea, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan emango da meza. Hurrengo igandean, ostera, 11:00etan izango da meza.
Baselizara iristeko ibilbide bi daude: ezagunena eta errazena, Gurutzetatik hasten dena, eta, bestea, berriz, Kastrexanatik hasten dena. Aurten, besteak beste, erroskilak, San Blas lokarria, taloa, eta artisautza-produktuak erosteko postuak jarriko dituzte.
Kastrexanako jaiak
Bihar goizetik, hilak 4, hilaren 12ra bitartean ospatuko ditu Kastrexanako auzo barakaldarrak zaindariaren jaiak. Hogei jardueratik gorako programa izango da, eta dagoeneko tradizio bihurtutako Maskaradaz gozatuko da, igandean, hilak 5, 11:30ean, baselizatik Kastrexanako plazara. Horrez gainera, talo tailerrak, putxera eta tortillen gastronomia txapelketa, Agate Deunako kronoeskalada (otsailaren 11n, 16:30ean), parrillada herritarra, Udal Txistu Bandaren kalejira, Herri Kirolak eta Trapala, Edu Lucky umoregile eta Basajaunen gau-jaiaren ekitaldiak, beste askoren artean.
Horiez gainera, Hezkuntza Arloko laguntzarekin, Larrazabalgo Eskoletara bisitak, 12:00etatik 15:00etara.