Inauterietarako egitaraua aurkeztu du Deriok
Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta azken bi edizioak bertan behera utzi behar izan eta gero, inauterien ospakizunak berreskuratu egingo ditu aurten berriro Derioko Udalak, programazio zabal-zabala eta oparoa eskainiz, herritarrek ahalik eta gehien goza dezaten jaiez.
Asteetako lanaren ondoren, Udalak Inauterietako egitaraua prest dauka. Aurten ere kolorez eta fantasiaz beteko da udalerria, derioztar guztientzako jarduera-programa zabala prestatu baita otsailaren 17tik 19ra garatuko dena.
Otsailak 17, ostirala
Derioko AMPA Txikiren laguntzarekin, arratsaldeko 16:00etan hasiko dira Eskolan txikientzako tailerrak, 17:00etan diskoteka bat eta 18:30etan txokolatada. 19:30etatik aurrera jaia Gurea Aretora lekualdatuko da, bertan Trapu Zaharra konpainaren “Turistreando” antzerki saioa egongo baita ikusgai.
Otsailak 18, larunbata
Larunbatean, mozorro lehiaketa tradizionala izango da. Jaitsiera arratsaldeko 18:00etan hasiko da elizatik. Bidean musika eta animazioa izango dira nagusi, dinosaurioen ikuskizun potolo batekin. Desfilea 19:30etan hasiko da eta ondoren kategoria desberdinetako hainbat sari banatuko dira frontoi alboko kirol pistetan. Egunari amaiera borobila emateko, Unai Goiko DJaren musika saioaz gozatuko dugu.
Otsailak 19, igandea
Adinekoen txanda izango da eta 18:30etan Txitxarrilloaz disfrutatzeko aukera izango dute Nagusien Etxean.
Mozorro Lehiaketako izen-ematea www.derio.eus webgunean egin beharko da. Jaitsiera egitea derrigorrezkoa izango da lehiaketan parte hartzeko.
Temas
Más en Bizkaia
-
El sueño de ser ‘cowboy’ de un vecino de Amorebieta que se truncó por un visado
-
‘Karola’, el barco dragón que impulsa la fuerza de las mujeres en la lucha contra el cáncer
-
Orozko y Colombia unidos por el linaje de los Olarte
-
Los Bomberos de Bizkaia rescatan a un perro tras caer al río Nervión en Arrankudiaga: "Estaba muy asustado"