Aurtengoan Bilboko Norai elkarteak gidatzen duen Etorkizuna Musikatan izenburupeko proiektuak jaso ditu Gernikako Marijesiek euren azken errondan –abenduaren 24an, zehazki– batutako dirua. Atzokoan eta Merkurio iturriaren inguruan eman zieten Gabon aurreko bederatziurrenen kantariek elkarteko ordezkariei 2.358 eurotako txekea, “egiten dugun lana finantzatzeko baliagarri izango dena”, elkarteko Maria Molinuevoren esanetan.
Gernikako Marijesiak egundako lanaren “balorazio positiboa” egin zuten, “normaltasun osoa” berreskuratu duten urte honetako errondei buruz. “Ez bakarrik izan dugun eguraldiari buruz, baita izan dugun parte-hartze zabalari buruz”, euren esanetan “goraipa-tzekoa” dena. “Egunero 70 pertsona inguru batu gara, asteburuan berriz, ehun pertsonako taldeak osatzera heldu izan gara”, nabarmendu zutenez.