Sestaok apustu egiten du turista txangozaleak erakartzearen alde
Udalak produktu turistiko propio bat sortzeko lan-estrategia jarriko du martxan
Sestaoko Udalak datozeen urteetan martxan jarriko du produkto turistko propio bar sortxeko lan-estrategia bat lurraldeko eskaintza turistikoaren barruan kokatzeko eta horri guztiari esker bisitariak herrira erakartzea lortzeko. Horretarako, Jarduera Turistikoaren lehen Plana onartu du abenduko ohiko Osoko Bilkuran
Jarduera Turistikoaren Plan hau Gobernu Planean, onartu berri den Sestaoko Hiri Agendan eta Sestaoko Merkataritza Suspertzeko Planean (PERCO) jasotako ekintzetako bat da, udalerrian merkataritza suspertzen eta enplegua sortzen lagun dezaketen neurrien barruan.
Sestao Berri sozietate publikoa izan da, Udalaren kudeaketa-enkargua jaso ondoren, turismoa sustatzeko plan honi forma eman diona, kanpoko aholkularitza-enpresa baten laguntzarekin. Dokumentu hau egiteko, haren garapenean inplikatutako eragileek eta teknikariek parte hartu dute, lan-saio ugariren bidez. Bilera horiek Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Garapen Ekonomikoko Sailarekin ere partekatu dira.
Gai horri helduz, plan honek ahalegina egiten du, batez ere, txangozaleak erakartzeko. Txangozaleek aisialdirako egun bat etxetik kanpo nola igaro bilatzen dute, eta Bizkaira, berriz, turismo-baliabide handiak erakartzen dituzten turisten profila: Guggeheim Museoa, Zubi Esekia, Gaztelugatxeko San Juan eta Bilboko Alde Zaharra.
Estrategia garatzeko orduan, funtsezko gaia zen nola erakarri turista-profil hori Sestaora. Ildo horretan, planak hiru produktu sortzea proposatzen du. Lehenengo produktua turismo industrialari lotuta egongo litzateke; bigarren produktu batek udalerriak duen kultur eta kirol eskaintza aprobetxatzea proposatzen du; eta, hirugarrenik, Donejakue Bidea legoke.
Helburu orokor horietako bakoitza ekintza zehatzagoetan banatzen da. Deigarria izan daitekeen adibide bat aipatzearren, turismo industrialaren atalaren barruan, Sestaoko historia Labe Garaiaren, babestu diren La Navaleko eraikinen, Sorospen Gelaren edo Langileen Etxebizitzaren bidez irakasteaz gain, udalerrian kokatutako enpresekin lankidetzan, ekoizpen-prozesuak in situ ikusteko funtzionatzen jarraitzen duten industriak bisitatu ahal izatea ere proposatzen da.
Era berean, planak seinaletika zehatz bat instalatzeko beharra aipatzen du, elementu turistikoak adierazteko eta komunikazio- eta hedapen-estrategia bat ezartzeko, berariazko web-orri bat, liburuxkak eta telefono mugikorretarako aplikazio bat sortuz. Era berean, positiboa da argazki-lehiaketak deitzea, jardunaldi teknikoak antolatzea eta beste herri batzuetatik Sestaora bisitariak erakartzen dituzten jolas-jai giroko jarduerak antolatzea.
Azkenik, planak proposatzen du ostalaritzako eta merkataritzako sektoreak lotzea turismo-planaren kudeaketan, bai eta inguruko herriekin sarean lan egitea ere, eskualdeko turismo-produktu bat sortzeko.
Ainhoa Basabek, Sestaoko alkateak, uste du Jarduera Turistikoaren Plan hau onartuta, Udalak oinarriak ezarri dituela orain arte esploratu gabe egon den eta gure herriarentzat pizgarri txiki bihur daitekeen sektorean lehen urratsak ematen hasteko. Adierazi duenez, “ilusioz betetako lan-ildo berri bat ireki dugu, eta orain gainerako administrazio publikoekin, eragileekin eta elkarte-sarearekin lankidetzan jarraitzea dagokigu, aurreikusitako ekintzak abian jartzeko eta plan honen bidez finkatu ditugun helburuak betetzeko”.