Erakusleihoen lehiaketaren sariak banatu ditu Durangok
Madelenosten dagoen TYL dendak irabazi egin du Durangoko Udalak antolatutako erakusleihoen lehiaketaren bigarren edizioko lehenengo saria. Denda honek 1.500 euroko saria irabazi egin du. Guztira udalerriko 38 establezimenduk hartu dute parte lehiaketa honetan. Bigarren saria, 1.000 eurokoa, Sylke dendak irabazi du, eta hirugarrena, 500 eurokoa, Mandisidor bitxidendak. Bukatzeko, aipamen berezia Josemiel Barandiaran kalean dagoen Ainé-k irabazi du (300 euro).
Aurtengo partehartzeak, gainera, gora egin du, iazko 20 proposamenetatik aurtengo 38ra igaro delako lehiaketa. Zentzu horretan, Epaimahaiak lehiaketan izena emandako proposamenen kalitatea balioetsi nahi izan du, Gabonetako kanpainari begira tokiko negozioetan kontsumoa sustatzeko helburuarekin.
“Bigarren edizio honetan gora egin du parte hartzeak eta eskaparateen kalitateak, eta hori poztekoa da. Herriko negozioak dinamizatzeko helburuarekin jaiotako ekimen honen alde apustu egiten jarraituko dugu aurrerantzean ere”, adierazi dute sariak banatu dituzten Ima Garrastatxu alkateak eta Neskutz Rodriguez zinegotziak.
Hau da epaimahaiak ebatzitako balorazioa:
- 1. saria: TYL
Lehenengo eta behin orijinaltasuna baloratu dugu, Gabonetako ohiko dekorazioari buelta bat eman dio eta. Eskuz eginda egotea eta Durango errepresentatzea ere baloratu izan dugu.
Erakusleiho fina eta elegantea dela deritzogu, elementu gutxi erabili dituelako, baina oso modu burutsuan.
- 2. saria: Sylke
Estetikaren aldetik oso deigarria iruditu zaigu. Baloratu izan dugu Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiak irudikatzeko dendaren arropak erabili izana. Irudiaren aldetik oso ikusgarria da, batez ere erabilitako elementu begetalak direla eta. Horien koloreek berotasuna ematen diote erakusleihoari.
- 3. saria: Mancisidor 1866
Gabonetako eta neguko eszena tipikoak errepresentatzen dituen erakusleihoa da. Xehetasun asko ditu eta mogitzen diren elementuak dauzka, eta ezaugarri horiek oso deigarria egiten du, batez ere umeentzat.
- Aipamen berezia: Ainé
Aipamen berezia esleitzeko adostu dugu saridun izan diren dendak alde batera utzita, originaltasunaren atalean puntuazio gehien izan duen denda saritzea. Eralusleiho honetan Gabonetako zuhaitzak erabili dira, dendako arroparekin batera, Gabonetako maniki bat sortzeko eta dendaren produktura egokitzeko. Estetikari dagokionez ere oso baloratua izan da.
Lehiaketa irabazi duten establezimenduen hautaketa arautu duten balorazio irizpideak honako hauek izan dira:
- Erakusleihoaren kalitate estetikoa. 50 puntu, gehienez.
- Originaltasuna, asmamena eta sormena produktua azaltzean. 25 puntu, gehienez.
- Durangoko udalerriko historiarekin eta sinboloekin bat egitea. 25 puntu, gehienez.
Temas
Más en Bizkaia
-
El cierre del acceso de la A-8 por San Mamés se retrasa más de dos horas el día de la final de la Europa League
-
Bermeo homenajea a las mujeres de la mar con el Hegaluze Saria
-
Despliegue sin precedentes en San Mamés por la final de la Europa League: "Seremos unos 1.000 txapelgorris"
-
EH Bildu seguirá buscando acuerdos para seguir gobernando en Mundaka