Barakaldok larunbatean ospatuko du Hornidura Azoka
Larunbat honetan, abenduak 17, Hornidura Azokaren edizio berri bat jasoko du Barakaldok. Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta aurreko bi urtetan bertan behera utzi behar izan ondoren, ekimen hau berreskuratuko du Barakaldok aurten.
Programa gaur goizean aurkeztu dute bigarren alkateordeak, Carlos Fernándezek; Hornidura Azokako gerenteak, Antonio Arcek; Garapen Jasangarrirako eta Ingurune Naturala Zaintzeko zinegotziak, Alba Delgadok; eta Gastro Baskeko arduradunak, Richard Fernándezek.
Iaztik, dirulaguntza espezifiko bati esker, Azokan askotariko ekintzak antolatu dira 0 kilometroko produktuen kontsumoa sustatzeko. «Horrela gure nekazariei laguntzen diegu, eta ingurumena zaintzen eta ekonomia zirkular solidarioagoa indartzen laguntzen dugu. Ekimen horiek baliagarriak dira, gainera, Azoka dinamizatzeko, zeina beti izan baita erreferente Barakaldoko produktu freskoei dagokienez», adierazi du Carlos Fernándezek. «Ildo beretik jarraituko dugu, izan ere, ez da beharrezkoa autoz mugitzea hurbileko eta kalitatezko produktuak erosteko", gehitu du Delgadok.
Barakaldoko Santo Tomaseko jarduerak Azokan eta inguruetan egingo dira eta 10:00etan hasiko dira, azokaren irekierarekin batera. Ordu horretatik aurrera, taloak, ogia, 0 kilometroko produktuak, eskulanak, pazko-loreak eta abar saltzeko postuak egongo dira. 11:00etan haurrentzako jolasak, tailerrak eta kaleko animazioa hasiko dira, musika tradizionalarekin. Eta eguerdian inaugurazio ofiziala egingo da, ohorezko aurreskuarekin. Txakolin-dastatzea ere egingo da.
13:15ean, gazta eta artisau-garagardo dastatzea egingo da. Jardueran eta txakolin-dastatzean parte hartzeko izena eman beharko da aldez aurretik Hornidura Azokako kafetegian, hilaren 16a (ostirala) baino lehen.
Paellada herrikoia Gurutze Gorriaren alde
Barakaldoko Santo Tomaseko azokak izaera solidarioa ere izango du, Barakaldoko Gurutze Gorriaren jostailu berrien bilketa-kanpainaren aldeko paellada herrikoiari esker; zeina 14:30etik aurrera egingo baita. Ordu erdi geroago haurrentzako jaia hasiko da, musikarekin, eta azokaren itxierara arte luzatuko da. Azoka arratsaldeko bostetan itxiko da.
Temas
Más en Bizkaia
-
Etxebarri busca euskaldunes para tareas de cuidado, refuerzo educativo y tiempo libre
-
Bilbao inaugura abonos nocturnos para aparcar en Indautxu o Azkuna Zentroa por 59 euros al mes
-
Primeros cortes de tráfico con motivo de la final de la Europa League en Bilbao
-
La Encartada debate sobre el impacto medioambiental de la moda