Igande honetan, azaroaren 27an, Gernika-Lumoko Merkatu plazan Hazitoki Topaketak delako ekitaldiaren bigarren edizioa ospatuko da. “Behar bereziak dituzten pertsonek zirku mailan egiten duten lana gizarteari erakustea helburu duen ekitaldi hau berrikun-tzez” josia dator. Berrikuntzen artean, “mundu eta pertsona guztiei zabaldutako” ekintza programa zabala da aipagarriena. Beste hainbaten artean, zirko tailer inklusiboa, globoflexia, aurpegi margoketa, eskulanak, ponpa tailerra, zirku erakustaldia edota txokolatada izango dira eskuragarri, doan gainera.

“Hazitoki proiektuaren funtsa kalera ateratzeko asmoarekin” prestatu dute jardunaldi inklusiboa. Ekintzaz beteriko egitarauari goizeko 11:30tan ekingo diote. 14:30tan bazkarirako geldialdia egin ostean, arratsaldean 16:00etatik 19:30etara arteko ordutegia izango du egunak. “Ekintzak doakoak dira eta mundu guztiaren-tzat zabalik daude”, diotenez. Berau bermatzeko, “zeinu hizkuntza itzultzaile bat eta hainbat monitore espezializatu egongo dira, behar bereziak dituzten eta beharrizana duten pertsonei laguntzeko”. Merkatu plazan egingo diren ekintzez gain, Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolako Maider Yabarren eskutik zeinu hizkuntzan aereoen tailer bat antolatu dute 12 urtetik gorako pertsonentzat. Tailer honen iraupena bi ordukoa izango da eta 16:00etan hasiko da. “Parte hatzeko lekuak mugatuak direnez, derrigorrezkoa da aurretiaz izena ematea hazitoki@zirkugintza.com helbidean”.

Hazitoki Topaketak ekitaldiaren bigarren edioziak “helburua bikoi-tza” du: “Alde batetik, behar bereziak dituzten pertsonek zirku mailan egiten duten lana gizarteari erakustea eta bestetik, Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan garatzen den Hazitoki proiektuarentzako dirua ateratzea”. Antolatzaileen esantan, berau “posible egiteko, ekitaldian hainbat punto solidario egongo dira. Jasotako dirua proiektuan parte hartzen duten monitoreen soldatak ordaindu eta materiala egokitzeko erabiliko da”.