Lea-Artibaiko eskualdeko festetara segurtasunez joateko bidaiak egiten dituen Gababus zerbitzuak arrakasta izan du aurtengoan. Halaxe izan da azken urteotan, baina koronabirusaren pandemiaren geldialdiaren ostean izandako emaitzak berreskuratu dituela azaldu dute Lea-Artibai Amankomnazgotik. “Berriatuako San Gregorio jaietan hasi zen martxan eta Markina-Xemeingo Arretxinagako jaietan amaitu da”, erakundeak jakinarazi duenaren arabera. Izan ere, orain dela bederatzi urte jarri zen martxan, 2013an, “jaietarako joan-etorriak seguruagoak egiteko” proposamenarekin. Eta urtero urtero emai-tzak hobeten joan da, progresiboki. Koronabirusaren pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, aurtengoan 4.710 erabiltzaile izan ditu.

“16 urtetik gorako gazteentzako zerbitzua da Gababusa”, nabarmendu dute Mankomnazgoko aduradunek. Eta gero eta onarpen maila altugoa duen zerbitzua dela esan genezake. Datuei erreparatzea baino ez dago honetaz ohartarazteko. “Lehen urtean 1.533 erabiltzaile izan zituen, eta urtez urte haziz eta egonkortuz joan da: aurten 4.710 joan-etorri egin izan dira”, azaldu dute Lea-Artibai Amankomunazgoko arduradunek. 2015. urtean 3.800dik gora bidaiari izan zituen; eta zenbakirik altuena 2017an jaso zuen, 4.733 erabiltzailerekin.

Aurtengoan hamabi udalek batera eskaini dute Gababus zerbitzua. Zehazki Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Ondarroa eta Zior-tza-Bolibar izan dira parte hartu duten herriak, eskualdeko erakunde publikoek lagunduta. Zehazki, Lea-Artibai Amankomunazgoa, Lea Ibarra Mankomunitatea eta Lea Artibai landa Garapen elkarte izan dira beharrezko dirulaguntza eskaini dutenak. 

Zerbituza martxan jarrri zenetik, “gazteek eskualdeko jai garrantzi-tsuetara modu seguruan joan-etorria egiteko aukera bermatu nahi dute udalek, gertatu daitezkeen istripu edo ezbeharrak ekiditeko modu hoberena aurreikuspenak egitea direlakoan”, Koldo Goitiak zuzendutako erakundetik azaldu dutenez. Tartean dira Aulestiko jaiak, Markina-Xemeingo Andramariak, Ispasterko jaiak edota Ondarroako Antxoa Eguna. Izan ere, eskualdeko udalek “garrantzitsutzat” jo dute “jaiak bultzatu eta gazteei etxera bueltatzeko garraio alternatiba seguru bat eskaintzea zerbitzu honen bitartez”, bide batez istripuen gertara ekidinez. Gainera ordutegia ere zabala izan da “eta horrek adin guztietako gazteentzat aukerak eskain-tzen ditu”.

Ondaroarrak, gehiengo

Bada, eskualdeko jai egun guztien artean Ondarroako Zapatu Azule izan da zerbitzu honen erabiltzaile gehien izan duenak. Guztira 909 erabiltzaile izan zituen aurtengoan -uztailaren 25ean ospatu zen ospakizun herrikoia- eta 670 izan ziren 2019an. Bigarren tokian beti arrakastatsua den Lekeitioko Antzar Eguna izan da, irailaren 5ean ospatzen den jardunaldia. Lea-Artibaiko Amankomunazgoak Gababus zerbitzuaren erabileraren gaineko datuen arabera, 649 erabiltzaile izan ditu aurtengoan. Eta erabiltzaileen jatorriari dagokionez, eskualdeko hiru udalerri nagusiak gailendu dira. “Ondarrutarrak izan dira gehien erabili dutenak, 1208 gazte zehaki, markina-xemeindarrak berriz 1169 izan dira eta lekeitiarrak, azkenik, 1040 izan dira guztira. Datu hauek aipatuta, “parte hartu duten udalek positibotzat eman dute aurtengo Gababus zerbitzua”.

Balorazioa

Erabiltzaileak. Lea-Artibaiko Amankomunazgoak jakitera eman duenaren arabera, aurtengoan 4.710 izan dira guztira Gababus zerbitzuak izan dituen erabiltzaileak. Pandemia aurreko zenbakiak errepikatzea lortu dute.

Istripuak saihestu. Eskualdeko udalentzat “garrantzitsua da eskualdeko jaiak bultzatu eta gazteei etxera bueltatzeko garraio alternatiba seguru bat eskaintzea zerbitzu honen bitartez”. 

Zapati Azule nagusi. Eskainitako datuen arabera, Ondarroako Zapato Azule izan da erabiltzaile gehien izan duen jaia. Zehazki, 909 erabiltzaile izan ditu aurtengoan, Antzar Egunaren atzetik (649 erabiltzaile).