Síguenos en redes sociales:

Musika Astearen edizio berri bat ospatuko du Galdakaok

Igande honetatik datorren ostegunera bitartean, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeak Máximo Moreno Musika Eskolak antolatutako Musika Astearen edizio berri bat hartuko du. Aurtengoa ekimen honen 31. edizioa izango da, eta hainbat kontzertu eskainiko dira bost egun horietan.

Honako hau da Maximo Moreno Musika Eskolak prestatuko egitaraua:

  • Igandea, azaroak 20: Galdakaoko “Da Capo” musika bandak “Soinuak senidetzen” kontzertua eskainiko du Sociedad Musical Unión de Pescadores bandarekin, 13:00etatik aurrera. 
  • Astelehena, azaroak 21: Arteus Oskestrak Vivaldiren “Las cuatro estaciones” eta Piazzolaren “Cuatro estaciones porteñas” erakutsiko ditu biolinaz, biolaz, biolontxeloz eta kontrabaxuz lagunduta, 19:30ean.
  • Asteartea, hilak 22: Musikaren Eguna dela eta, Galdakaoko “Ad Libitum” Txistu bandak kalejira egingo du herritik 19:00etan hasita eta ondoren, 19:30ean, Joshua Edelmanek eta Xabi Arakamak “Traditions & Tradizioak” jazz-folk kontzertua eskainiko dute. 
  • Asteazkena, azaroak 23: Zornotzako Zubiaur musika eskolako Zik gazte koruak emanaldia egingo du 19:30ean.
  • Eta azkenik, ostegunean, 24an, Swing for kids kontzertu familiarra izango da ikusgai, kontrabaxuz, bateriaz, saxofoiz, tronpetaz, pianoz, tronboiz, gitarraz eta ahotsez lagunduta, 19:30ean. 

Musika Eskolako ikasleentzat doakoak dira kontzertu guztietarako sarrerak eta dagoeneko banatu dituzte eskolan bertan. Gainontzekoek, Torrezabaleko leihatilan zein online hartu ahalko dituzte sarrerak. Emanaldietarako sarrerak 3 euro ordaindu beharko dira (Torrezabaleko bazkideek, langabetuek, nagusiek, elkarteek eta gazte txartela dutenek %25eko deskontua izango dute leihatilan).

Udalak, musika eskolak egiten duen lan handia balioan jartzera eta musikaz gozatzera animatu nahi ditu herritarrak.