Aurrera darrai Getxoko Udala herritarren artean ohitura osasungarriak eta kirola egitea sustatzeko erronkarekin. Oraingo honetan, udalerriko kiroldegietan hainbat hobekuntza egin ditu.
Getxo Kirolak-ek fitness-muskulazioaren gimnasiotara bideratutako aretoak hedatu ditu Fadura eta Gobela kiroldegietan. Areto biek indoor zikloa praktikatzeko eremu berriekin kontatzen dute. Beraz, modalitate horren kirol ikastaroak jadanik ekipamendu berri horietan ematen dira. Eta, horrez gain, klase ordutegitik kanpo, irakasle birtualekin bizikletan entrenatzeko zerbitzu berri bat dago eskuragarri, gimnasioan inskribatutako pertsonentzat erabilera librekoa.
Handitzearekin, Fadurako (450m2) eta Gobelako (490m2) gimnasioetan muskulazio eta kardio makinekin ekipatutako eremuak daude, entrenamendu funtzionala egiteko materialarekin hornitutako eremuak; eta aipatutako indoor zikloko aretoak ere daude erabilgarri. Gainera, gimnasiotan inskribatutako pertsonek hainbat entrenamendu modalitateetako saioetan dohainik parte hartzeko aukera dute. Horien artean: HIIT, Bizkar osasuntsua, Streaching, GAP, Elastic Band, Global Fitness eta Body Contact.
Fitness-muskulazioko gimnasioetarako sarbidea Getxo Kirolak-en harpidetutako pertsonentzat erreserbatzen da, eta hileko prezioa 37,40€-koa da (26,50€ hilaren 11tik aurrerako inskripziotarako eta 16,80€ 21etik aurrerako inskripziotarako). Irakasleekin eginiko indoor zikloko ikastaroen kasuan, astean bi eguneko klaseek 27,90€-ko hileko prezioa dute; eta astean hiru eguneko klaseek 39,30€-koa.
Pertsona interesatuek informazio gehiago eska dezakete kiroldegietako jendaurreko arreta bulegoetan eta Getxo Kirolak-en webgune ofizialean.