Ermuak bat egingo du Euskaraldiarekin
Urtero bezala, Ermuko Udalak bat egingo du herritarren artean euskararen erabilera sustatzea helburu duen Euskaraldia ekimenaren edizio berriarekin. Aurten ekimen honen hirugarren edizioa ospatuko da, eta datorren ostiralean, azaroak 18, hasiko da. Euskaraldian parte hartzeko bi modu daude: ahobizi edo belarriprest. Dagoeneko 16 urtetik gorako 800 ermuar inguruk eman dute izena ekimenean parte hartzeko.
Ekimenaren helburua euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin erabiltzea da, asko baitira ezagutzen dutenak baina ohitura faltagatik edota aurrean dutena euskalduna den ala ez ez jakiteagatik, ahal beste erabiltzen ez dutenak. Horrela, soinean eramango den identifikagarriaren bitartez, jakin ahal izango dugu gure solaskideak euskaraz hitz egiten edo ulertzen duen eta euskara erosoago erabiltzeari bidea eman ahalko diogu.
Horretaz gain, ariguneak ere identifikatuko dira, hau da, euskaraz lasai egiteko guneak, non beti ziurtatuko den euskara ulertzen duen pertsona bat dagoela eta zerbitzua euskaraz eman daitekeela. Hori da gure Udalaren kasua: erakundeak ekimenean parte hartuko du, eta ariguneak identifikatuz, herritar guztiei gonbitea luzatzen die administrazioarekin ere euskara erabiltzeko. Udala bezala, Ermuan 50 arigune sortu dira, aurreko edizioaren bikoitza. Euskaraz lasai non egiteko aukera badago!
Ekimena azaroaren 18an hasiko da eta abenduaren 2ra arte luzatuko da, hau da, Euskararen Egunaren bezperara arte. Ekimenaren hasierako ekitaldi publikoa ostegun honetan, azaroak 17, izango da 19:00etan Orbe Kardinala plazan. Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte bertaratzeko, euskaraz egingo dugun gure harreman sarea indartuz.
Temas
Más en Bizkaia
-
Cuatro amigos celebran una despedida de soltero en un conocido restaurante de Bizkaia y... se gastan 4.000 euros en bebida
-
Bilbao, la ría y el Guggenheim: el antes y el después de una transformación histórica
-
La oficina del consumidor de Bilbao recupera más de 74.000 euros en cobros indebidos de una empresa que instala duchas
-
El Hospital de Basurto, líder en el tratamiento de una enfermedad que sufren miles de personas