Ugao-Miraballesko Udalak martxan jarriko du tokiko merkataritza sustatzeko helburua duen bonuen kanpaina berri bat. Kanpaina hauek koronabirusaren pandemiak eragindako kalte ekonomikoei aurre egiteko abiarazi ziren, eta izandako arrakasta kontuan izanda, prozesua errepikatzea erabaki egin du Udalak.

Bonuak Udaletxean egongo dira eskuragarri azaroaren 14tik abenduaren 31ra arte (edo bonuak amaitu arte), udaletxeko lehen solairuan, astelehenetik ostiralera 7:30etik 14:00etara eta astelehenetan baita17:00etatik 19:00etara ere.

18 urtetik gorako ugaotar bakoitzak NAN bakoitzeko gehienez 2 bonu erosi ahal izango ditu, gehienez 2 NAN aurkeztu ahal izango dituelarik, eta 2022ko azaroaren 21etik abenduaren 31ra arte erabili ahal izango ditu. Epe hori igarotakoan, ordainbide gisa duten balioa galduko dute.

Ugao-Miraballeseko Udalak “Ugaobono 2022” kanpaina jarri du abian udalerriko merkataritza-establezimenduetan kontsumoa sustatzeko. Udalak 15.000 euro bideratu ditu kanpaina hau aktibatzeko. Guztira, 1.600 bonu jarriko dira herritarren eskura.

Bi bonu mota jaulkiko dira:

  • 30 euroko balioa duten 1.250 bonu, bonu bakoitza 20 euroko eskuratze-kostuarekin.
  • Eta beste 350 bonu, 15 euroko balioarekin, bonu bakoitzeko 10 euroko eskuratzekostuarekin.

Beraz, bonuak erosten dituzten pertsonek 20 euro edo 10 euro ordainduko dituzte bonu bakoitzeko, eta, ordainetan, 30 euroko edo 15 euroko gastua egin ahal izango dute, hurrenez hurren, kanpaina honi atxikitako edozein establezimendutan, erosketetan %33 aurreztuz eta, aldi berean, tokiko merkatariei lagunduz haien salmentak bultzatuz.

Bonuak “UgaoBono 2022” kanpainari atxikitako establezimenduetan (kanpainaren identifikazio-kartela izango dute erakusleihoan) erabili ahal izango dira.

Ekaitz Mentxaka alkateak azpimarratu duenez, “garrantzitsua da gure hurbileko merkataritzaren alde egitea, eta hori egiteko modu on bat kontsumorako bonuak dira, udalerriko establezimenduetan egindako erosketetan erabili ahal izango direnak. Horrela, familiek zein merkatariek onura ateratzen dute. Gure ekonomiaren funtsezko sektoreei, hala nola merkataritzari eta ostalaritza-establezimenduei, laguntzeko kanpaina horiek, neurri batean, koronabirusak eragindako osasun-krisiaren ondorio ekonomikoak arintzen saiatzen dira”.