Bermeoko Goiko plaza ikasleku bilakatu zen atzo goizean udalerriko 350 ikasle gazteentzako. Alde zaharreko bihotzean, suteek noizbehinka –aipagarria da 2013ko apirilaren 11n udaletxea eta Nardiz tar Jon kaleko zenbait eraikin oso kaltetuta utzi zuen hura– eragin dituzten sarraskiak oraindik konpondu gabe diren toki berean, gaztetxoek suteen aurrean jarduteko moduari eta lehen sorospenei buruzko oinarrizko ezagu-tzak jasotzeko prestakuntza saioa izan zuten. Jardunaldia Bermeoko Udalak, MAPFRE Fundazioak eta Suhiltzaileen Teknikarien Elkarte Profesionalak (APTB) antolatu zuten, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileekin eta Bermeoko Gurutze Gorriarekin lankidetzan. Helburua argia izan zen: “herritarren prestakunzan sakontzea”, atzokoan txikienak izan zirelarik protagonistak.

Plazan hainbat egitura berezi muntantu ziren, karpa erraldoiak erdigunean izanda, ikastetxean landutakoak praktikan jarri ahal izateko. Berebizikotzat jo du Bermeoko Udalak prebentzioa lantzea, baina baita ezbeharra izan ostean, honi erantzun egokia ematea. “Parte-hartzaileek larrialdi-egoera baten aurrean erreakzionatzen ikastean” datza gako nagusia, Aritz Abaroa alkateak zehaztu zuen moduan. Izan ere, alkateak orain ia hamar urte jazotako sutea izan zuen gogoan, eta horrelakorik ez errepikatzeko denon inplikazioa “beharrezkoa” dela azpimarratu zuen. “Herritarrak kontzientziatzeko, informa-tzeko eta laguntzeko estrategia bat du zehaztuta, eta urtean zehar hainbat proiekturen bitartez ari da garatzen”. Eta atzokoan Sagrado Corazon ikastetxeko, Eleizalde ikastolako eta San Frantzisko herri ikastetxeko ikasleak izan ziren protagonista nagusiak.

Bizkaiko suhiltzaileen laguntzarekin, txikienek aldez aurretik kontrolatutako sute txiki bat nola izali behar zen izan zuten ikasgai. Eta hezkuntza-karpa bat ere ezarri zen, auto-babesa lantzeko. “Karpa horren helburua, herritar guztien eta, batez ere, umeen artean auto-babesari buruzko ezagutzak zabaltzea” izan zen, “eta, horrez gain, parte-hartzaileei etxean eta beste ingurune batzuetan sutea gertatuz gero, ebakuazioari buruzko oinarrizko arauak ezagutzeko prestakuntza” eman zuten. Azkenik, Gurutze Gorriak ere partaidetza nabaria izan zuen. Panpinak ekarri zituzten, “konorterik edo arnasketarik gabe dagoen pertsona bati nolako arreta eman behar zaion” erakusteko. “Oso erraza da, baina protokolo guztia jakin behar dute. Gainera, bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) zelan egiten den ikusi ahalko dute, garrantzi-tsua delako zelan fun-tzionatzen duen ikastea”, elkarteko ordezkari den Ainhoa Munitizek adierazitakoaren arabera.

Azken urteotan ohikoa izan da prebentzioan eragiteko Bermeon antolatu diren jardunaldiak, bai gaztetxoenei eta baita adinez nagusiago direnen herritarrei eskaini dietenak. Azkena 2019. urtean ospatu zuten, txikienak izan zirelarik protagonista, atzokoaren an-tzera. Bermeoko Udalak formakuntza honen beharra “udalerri osoari” helarazi nahi dio. Abaroak zehaztu zuenaran arabera, “Udala oso sentsibilizatuta dago gai horrekin. Herritarrak kontzien-tziatzeko, informatzeko eta lagun-tzeko estrategia bat du zehaztuta, eta urtean zehar hainbat proiekturen bitartez ari da garatzen”. Eta etorkizunean bide beretik jarraituko dutela aurreratu zuen, segurtasuna guztion kontua baita. Eta beharrezkoa dela txikitatik formazioan eragitea.