Barakaldoko Udalak SMS bitartez bidaliko ditu eman beharreko abisuak eta alertak, martxan jarritako zerbitzu berriari esker. Hala, barakaldarrek euren sakelakoetan jaso ahal izango dituzte azken berriak.
Indarrean da dagoeneko komunikazio kanal berria, eta doakoa da. "Orain oso ohituta gaude jardueraren batean izena ematerakoan sakelako telefonoaren zenbakia eskatzearekin ikastaroren batean izena emateko edo antzokirako sarrerak erosteko inprimaki bat betetzen dugunean. Datu horrek, hain zuzen ere, horrelako zerbitzuetarako balio digu, eta enpresek edo, kasu honetan, Udalak berehala eta erraz eman diezaieke erabiltzaileei edozein gorabeheraren berri", hala azaldu du Gorka Zubiaurrek, Gobernu Irekia, Turismoa eta Berrikuntza arloko zinegotziak.
Zerbitzu berri hori telekomunikazioen kontratu berriaren barruan sartua dago, eta kontratu horren bidez bete zuen Udalak, hain zuzen ere, 010 telefonora egindako deiak doako bihurtzeko konpromisoa. Hainbat arlotako kasuistiketan da erabilgarria, hala nola Barakaldo Kirolak, Kultura, Gazteria, Ogasuna, Ekonomia Sustapena arloetan. "Erabiltzaileek ez dute zertan alta eman zerbitzuan: beharrezkotzat jotzen duen arloak sms bidez bidaliko die abisua informazio hori interesatzen zaienei", adierazi du Zubiaurrek.
Eten digitala haustea
Sms bidezko alerta-sistemari esker, gainera, smartphone bat eduki arren funtzio guztiekin ondo moldatzen ez direnei hurbilduko zaie Udala, bai eta sare sozialak informatzeko erabiltzen ez dituztenei, posta elektronikoko konturik ez dutenei eta abarrei ere. "Mezuekin, aldiz, ohituago daude, eta, beraz, sakelako telefonoan modu errazean eduki ahal izango dute interesatzen zaienari buruzko informazioa", azaldu du zinegotziak. Eten digitalarekin amaitzeko neurriak abian jartzea da Hiri Agendaren Ekintza Planeko 11 proiektu estrategikoetako bat, eta horretan, iriste-erraztasun unibertsala lantzeko asmotan gara. Beraz, ematen ari garen urrats bakoitza aurrerapen garrantzitsua da adinekoengandik gero eta hurbilago egon dadin Administrazioa ", adierazi du Gorkak.
Udalak bidaltzen dituen sms mezuak informazioa emateko baino ez dira izango. "Garrantzitsua da hori argitzea: sms-ek ez dute sekula klikatu beharreko estekarik izango. Zubiaurrek ohartarazi duenez, informazioa baino ez da emango, eta ez da harekin elkar eragiterik izango.