Urtero bezala, Getxok Festival Internacional de Cine Invisible, Film Sozialak jaialdiaren edizio berri bat jasoko du, ostiral honetatik aurrera. Egoitzak Muxikebarri eta Aixerrotako eta Romo-Artazako institutuak izango dira. Aurtengoa jaialdi honen hamalaugarren edizioa izango da.

Muxikebarriko hitzordua datorren ostiralean, urriak 14, 19:00etan (sarrera irekierarekin tokia bete arte) izango da, eta institutuetan egun batzuetan zehar. 

Zinemaldiaren helburua herritartasun etiko eta arduratsuak sortzea da, kontzientzia sozial kritiko eta eraldatzailearekin, Giza Garapen ekitatibo, inklusibo, bidezko eta jasangarria sustatzen duena, Gizarte Eraldaketarako Komunikazioa bezalako tresna bat erabiliz, 2030 Agenda osatzen duten Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko bidean. “Getxok, aurten ere, Zinemaldiarekin kolaboratzen du eta egoitza izango da, uste baitugu zabaltzen dituen istorioen bidez, partekatzen ditugun balioak bultzatzen laguntzen duela, hala nola berdintasuna, justizia soziala eta kultur artekotasuna. Gainera, oso garrantzitsua iruditzen zaigu institutuek gazteekin egiten duten lana, gizaki gisa aurkezten zaizkigun erronkak lantzeko”, Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak nabarmendu duenez. 

Aurten Zinemaldiak 900 lan baino gehiago jaso ditu lehiaketara, eta urriaren 13tik 20ra bitartean, 37 herrialdetatik etorritako 70 hautatuak proiektatuko ditu (% 44 emakumeek egindakoak) egoitza nagusian (Azkuna Zentroa, Bilbo), zein Euskadiko hainbat udalerritan, besteak beste Getxon.

Saritutako pelikulak helbide honetan ikusi ahal izango dira urriaren 24tik aurrera. 

Proiekzioak Getxon

Zurrumurrurik Ez Estrategiaren kolaborazioa duen Muxikebarriko saioan Solange y el caminante antzezpenaren laburpena izango da, Euri artean konpainiaren eskutik, besteak beste, migrazio-babeslekuko protagonistei ahotsa emateko eta, aldi berean, kultur artekotasunetik abiatuta elkarrizketarako gune bat sortzeko. Ondoren hurrengoak proiektatuko dira: Reflejo (Euskal Herria), Prejuicios (Euskal Herria), Meu Nome é Maalum (Portugal), Memoria (Uzbekistán, España), Un cuarto de equipaje (Ecuador, España) eta Yauri Etxalde (Euskal Herria). Horren zuzendaritako bat, Unai Zaballak parte hartuko du ondorengo solasaldian, Mamadou Dia idazle eta ekintzaile senegaldarrarekin; Habanako Historialariaren Bulegoko Ordezkaritzako Sheyla Alfonso gazteentzako komunikazio estrategiaren eta parte hartzeko espazioaren arduradunarekin eta Glenda Pérez Fernández Komunikazio Saileko adituarekin; eta KCD-eko Carlos Vázquez Velasco zuzendariarekin eta Ainhoa Pérez Arróspide proiektu-teknikariarekin batera. 

Bestalde, hurrengo egunetan Aixerrota eta Romo-Artaza institutuetan proiekzioen bilduma bat eta tailerrak izango dira. Ekimena DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko lehenengo mailako 1000 bat ikaslerengana helduko da.