Síguenos en redes sociales:

Barakaldok martxan jarriko du Eszena Arteen edizio berria

Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta aurreko bi edizioak bertan behera utzi behar izan ondoren, Barakaldoko Udalak martxan jarriko du Familia Publikoarentzako Arte Eszenikoen programaren edizio berri bat. Gurutzeta eta Clara Campoamor zentroak izango dira ekimen honen egoitzak.

Udalerrian finkatutako programazio horrek beste ikuspegi batetik eskaintzen du antzerkia, eta eszena-tokiak eta ikusleak berreskuratzen ditu, urritik abendura arte gaztelaniazko eta euskarazko 7 ikuskizun eskaintzeko.

Kalitatezko familia-kultura bat proposatzeko betiko asmo beraz heldu da ekimena. "Haurrei arte eszenikoen mundu liluragarria ezagutzeko aukera eskaini nahi diegu, antzerkia hainbat formatutan ikusten eta sentitzen ikasiz, eta hunkiaraziz", azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria arloko zinegotzi Nerea Canterok.  "Aldi berean, antzerkia ikusteak ohitura kulturalak ernamuintzen ditu umeengan, eta euskara aisialdian ere bizitzeko aukera paregabea da", azpimarratu du.

Denboraldi berriak eskaintzen duen programazioak diziplina desberdinetako ikuskizunak dauzka: aktore-antzerkia, txotxongiloak eta objektuak, multimedia-antzerkia, dantza eta clown-antzerkia. Horrela, bada, urri-abenduko hiruhilekoan bost ikuskizun izango dira, barakaldar haurrei -4 eta 11 urte bitartekoei- eta haien senideei zuzenduak, eta beste bi, berriz, 2 eta 4 urtekoei zuzenduak.  

Programazioa urriaren 22an, larunbata, hasi eta abenduaren 3an, larunbata, amaituko da, eta larunbatetan taularatuko da, 18: 00etan (haur txikien emanaldiek bi saio izango dituzte: 17:00 eta 18:30). Larunbat txandakatuak, Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoetan.

Ikuskizun guztietarako sarrera salmenta online izango da. Sarrerak urriaren 17ko 09:00etatik aurrera erosi ahal izango dira esteka honetan.

Programa

Urriak 22  Txitxarra eta inurria XIP-XAP

  • Clara Campoamor Zentro Zibikoa 18:00.
  • Txotxongiloak eta aktoreak. Gaztelaniaz
  • 50¿. 4 urtetik gorakoak

Urria 29 Lua. VOILÁ PRODUKZIOAK

  • Gurutzetako Zentro Zibikoa 18:00.
  • Instalazio artistikoa duen antzerkia Gaztelaniaz
  • 50¿. 5 urtetik gorakoak

Azaroak 5 20.000 legoa itsaspeko zaborretan TXALO

  • Clara Campoamor Zentro Zibikoa 18:00.
  • Generoa: aktore antzerkia Euskaraz
  • 60¿. 5 urtetik gorakoak

Azaroak 12 La luna en el jardín. TEATRO SILFO

  • FETEN Saria 2019, Umetxoentzako ikuskizun onena
  • Gurutzetako Zentro Zibikoa Bi saio, 17:00 eta 18:30
  • Haurtxoentzako antzerki sentsoriala Gaztelaniaz
  • 30¿. 2tik 4 urtera bitarteko adingabeen senitartekoak

Azaroak 19 Italino Grand Hotel. LA TAL

  • Clara Campoamor Zentro Zibikoa 18:00.
  • Antzerkia eta clowna Euskaraz
  • 50¿. 5 urtetik gorakoak

Azaroak 26 Chinchulina y el ruiseñor de la China. LA CANICA 

  • Gurutzetako Zentro Zibikoa 18:00.
  • Txotxongiloen, objektuen eta dantzen antzerkia Gaztelaniaz
  • 45¿. 4 urtetik gorakoak

Abenduak 3 Kubik. TEATRO PARAISO

  • Clara Campoamor Zentro Zibikoa Bi saio, 17:00 eta 18:30
  • Umetxoentzako antzerkia Euskaraz
  • 35. Senitartekoak, 2tik 4 urtera bitarteko adingabeak