Síguenos en redes sociales:

Durangok 2,5 euroan finkatu du barraken prezioa

Oso gutxi falta da, koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta aurreko bi edizioak bertan behera utzi behar izan ondoren, Durangoko Sanfaustoak ospatu ahal izateko. Aurten, berrikuntza moduan, barrakak Taduko aparkaleku berrian kokatuko dira.

Dagoeneko hasi dira barraka horiek muntatzeko lanak, urriaren 12an jaiak hasteko dena prest egon dadin. Ildo horretan, udal arduradunek aurreratu dute atrakzioen prezioa 2,5 eurokoa izango dela, inguruko beste herri batzuen prezio antzekoa edo txikiagoa, eta 2019ko Sanfaustoetako prezio bera izango dela.

Barrakak ostiral honetan irekiko dira eta Durangon mantenduko dira urriaren 23ra arte. Bestalde, urriaren 20an, Haurren Egunean, barraken prezioa 1,5 eurokoa izango da.

Gainera, sentsibilitate berezia duten pertsonek barrakez gozatzeko aukera izan dezaten, hots alteraziorik gabeko ordutegi tarteak ezarri dira. Horregatik, urriaren 14an, 17an eta 21ean eta 17:00etatik 19:00etara bitartean barrakek ez dute musikarik jarriko:

“Badakigu pertsona batzuek gaixotasun edo sentsibilitate bereziak dituztela, eta urteetan ezin izan dutela barrakez gozatu, musika jasan ezin zutelako. Hori dela eta, barraketako arduradunekin negoziatu dugu, durangar guztiek ordutegiez gozatzeko aukera izan dezaten”, Julian Rios alkateordeak eta Iker Urkiza zinegotziak azaldu dutenez,

Azkenik, Udaleko eta barraketako arduradunek adostu dute barraketan entzuten den musikak mezu arrazistarik, sexistarik edo homofoborik ez izatea eta euskarazko musikari lehentasuna ematea.