Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta bi urte luzez ekimen jendetsuak bertan behera utzi behar izan ondoren, Muskizko Udalak ezin izan ditu martxan jarri espero zituen proiektu solidarioak, baina aurten, azkenik, abiarazi ahal izango ditu hainbat ekimen jendeari lagundu ahal izateko.

Hori dela eta, urriaren 23an, igandea, Bularreko Minbiziaren Aurkako lehenengo Ibilaldi Solidarioa egingo da Muskizen gaixotasun horri ikusgarritasun handiagoa emateko eta gizartea sentsibilizatzeko. 4,7 km-ko ibilbide erraza izango da, parte hartu nahi duten guztientzat, eta batukada batekin abiatuko da 11:00etan San Juan plazatik. Ondoren hiltegi zaharraren atzetik igaro eta San Julianera joango da, La Arena hondartzan sartu eta Pobeñan amaituko da; anoa-puntu bat ere izango da hor, indarberritzeko. Aurresku bat egingo dute gaixotasun honekin hildako guztien omenez.

BMAE Muskiz

Ekainean sortu zen Bularreko Minbiziaren Aurkako Muskizko Elkartea (BMAE), gaixotasun horri ikusgarritasuna emateko eta gaixotasuna duenaren arlo pertsonal eta familiarrean izaten duen eraginaren berri emateko, herritar batzuen sentsibilitatearen eskutik. Udalerrian Bularreko Minbiziaren Aurkako Lehenengo Ibilaldi Solidarioa antolatzea izan da lehen urratsa eta dagoeneko 600 lagunek baino gehiagok eman dute izena ekimenean.

Izen-emateak

Izen-ematea web-orri honetan egin daiteke urriaren 16ra arte. 8 euro dira eta partaide guztiei elastiko bat emango zaie. Bildutako diru guztia Gurutzetako Ospitaleko Bularreko Minbiziaren Ikerketa Sailerako izango da.