Aste honetan, Asteklima Euskadiko Klima eta Energia Astea ospatzen ari da. Horren barruan, Barakaldok klima aldaketa saihesteko hainbat landareren eragin onuragarriari buruzko mintzaldi-bisitaldi bat jasoko du Ramón Rubial Lorategi Botanikoak. Ekitaldia asteazken honetan arratsaldean izango da, lorategiko Natur Gelan, Alba Delgadok zuzentzen duen Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala arloko zinegotzigoak antolatutakoa. klima aldaketa saihesteko zenbait landareren eragin onuragarriari buruzko mintzaldi-bisitaldia.

Bi saio izango ditu Landareak eta klima aldaketa izeneko mintzaldi-bisitaldiak: 16:00etan, euskaraz, eta 17:30ean, berriz, gaztelaniaz. Lehenengo, mintzaldia, eta hura amaitutakoan, Lorategi Botanikora bisitaldia egingo da, berotze globala apal dezaketen landare bila.

Ekimen berri honetan parte hartzera animatu ditu Alba Delgadok barakaldarrak. "Planetaren tenperatura igoerarekin ingurugiro-oreka aldarazten ari diren fenomeno garrantzitsuak gertatzen ari dira planetan: Tenperatura aldaketak, euriaren maiztasuna, fauna landarejalearen aldaketak, klimara egokitu diren parasito berriak eta abar. Florarengan eragina izan dute, eta horregatik, egoera berrira egokitu daitezkeen landareetan pentsatu beharra.

Interesa dutenek 695748832 telefonora deituz, Natur Gelan bertan edo Naturgela@barakaldo.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz eman dezakete izena. Informazioa ere hortxe eska dezakete.

Gogoratu Ramón Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gela zabalik dela astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara, eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara.